2017(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

AZKORTERA BIXITA

2017ko urtarrilaren 25ean Azkorteko DBHko bi irakasle eta ikasle etorri ziren gure gelara, Arantxa eta Eli irakasleak eta Alaitz eta Aitzol ikasleak.
DBHri buruzko power point bat erakutsi ziguten eta eta gero Prezi izeneko aplikazio bat argazki pila batekin, toki desberdinetan: surf egiten, arraunketa, artisautza...
Power pointa eta gero galdera batzuk egin genizkien eta beraiek erantzun ziguten. Guri prestatuta zigutena interesgarria iruditu zitzaigun.
Arratsaldean, azkortera Joan ginen, eta han gela batzuk ikusi genituen, adibidez: Gimnasioa, matematika gela, teknologia gela, euskara gela, artisautza eta ingelera-frantsesa gela.
Gehien gustatu zaiguna teknologia gelako fotokopiagailu 3D bat eta artisautza gelan egindako gauzak izan dira.

AIXA ETA HAIZEA



2017(e)ko urtarrilaren 26(a), osteguna

6. Bkoen LEHEN IRRATSAIOA

DANBORRADA!!!

Urtarrilaren 19-an, danborrada jo genuen ikastolan. Haur Hezkuntza, eta Lehen Hezkuntza 1.ziklokoak eta 6. mailakoak atera ginen danborra jotzen. 4. mailakoek dantza egin zuten. Gure gelako bi pertsona zuzendari moduan atera ziren, eta guraso asko zegoen guztia ikusten.
Oso ondo pasa genuen, eta bukatzerakoan denak batera merendatu genuen.
    

                                                                                               Nahia eta Yon-H

2017(e)ko urtarrilaren 24(a), asteartea

LIBURUTEGIRA BISITA



2017ko urtarrilaren 18an Lekaio kultur etxeko liburutegira joan ginen. Lehenengo, gela bat eta ondoren, bestea.
Han, Aitorrek eta Aitziberrek, etxeko ordenagailutik liburuak nola mailegatzen diren eta hartuta badaude nola erreserbatzen diren erakutsi ziguten.
Lehenik, interneten sartu eta "katalogo bateratuak" aurkitu. Behin han sartuta, zu bizi zaren herria aurkitu eta liburuaren izenburua sartu, hor edukiko duzu informazio guztia nola mailegatu eta nola erreserbatzen diren.
Guri interesgarria iruditu zaigu, asko ikasi dugulako.


Oinatz eta Eneko