2019(e)ko maiatzaren 20(a), astelehena

TXANGO KOOPERATIBOA

2019ko maiatzaren 16an, 6. mailako ikasleok txango kooperatiboa egin genuen santa Barbara mendira. Joan aurretik fitxa bat banatu ziguten eta talde kooperatiboetan osatu behar genuen.
Lehenengo bi sagardotegien izenak asmatu behar genituen: Elutxeta eta Setien-Moko. Gero, sagardoa edatera joateko zer oihukatzen zuen sagardozaleak, eta guk Txotx! asmatu genuen.
Horrela beste hiru galdera ere erantzun genituen.
Bidean ez galtzeko irakasleak pistak jarri zizkigun.
Ibilbidean zehar hiru irakasle zeuden gure zain.
Oso ondo pasa genuen txango kooperatiboan, baina...galdera batzuen erantzunak iaztik gogoratzen genituen!!!

GONZALO ETA IRAIA

2019(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

BERTSO JAIALDIA

Atzo, maiatzaren 15ean, bertso jaialdia eduki genuen herriko frontoian, LH4., LH5. eta LH 6. mailakoak.
4.Akoek Erauskiñeren istorioa abestu ziguten; 4. Bkoek, berriz, "Futboleroak" filmaren laburpena abestu zuten; %. akoek beraien ametsak bertsoetan kantatu zizkiguten; 5.Bkoek, berriz, film desberdinen laburpentxoak egin zizkiguten; 6. akoek telesailak izan zituzten gaia eta azkenik guk, 6. Bkoek, aplikazioak.
bukaeran Unairi lore sorta bat eman genion eta "Bertsoa dantzan" abestu gogoz, gure esker ona adieraziz.
Jende mordoa etorri zen eta denoi oso interesgarria iruditu zitzaigun gure bertso jaialdia...gure azken aldia baitzen!!!
ESKERRIK ASKO UNAI!!!
KIMETZ, NORA ETA URTZI


2019(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

SENEGALDARRAK...

2019ko maiatzaren 13an bi senegaldar etorri zitzaizkigun gelara, Dame eta Bassirou deitzen ziren.
Damek emaztea eta alaba zituen Senegalen, eta 23 urte, Bassirouk 19 urte zituen, eta ez zuen seme-alabarik eta emazterik.
Hemen gaztelaniaz ikasten ari dira, baina frantsesa eta wolofera ere badakite. Gaztelaniaz ere oso ondo egiten dute.
Damek esan zigun urte bat eta 5 hilabete daramazkiela hemen, eta Bassirouk 5 hilabete.
Euskara ere hitz egiten dute piska bat.
Asko gustatu zaigu beraien bisita, interesgarria izan delako.
Zorte on Dame eta Bassirou!!!!

AIMAR ETA AMAIUR


2019(e)ko maiatzaren 9(a), osteguna

GORPUTZ HEZKUNTZAN SAIO BEREZIA

Gaur, maiatzaren 9an, Gipuzkoako Kirol Egokitutako Federaziotik, Irati, Maitane eta Jurgi etorri dira guregana.
Egapeko 6. mailako ikasleontzat hainbat kirol egokitu prestatu dituzte guk jakiteko nola den jolas egitea urritasunarekin: zapitxoarena, harrapaketa, ... modu berezian egin ditugu: gurpildun aulkiarekin, pilota hankartean jarrita, begi estalkiarekin, itsuak bagina bezala, ...
Gehien gustatu zaigun kirola "zapitxoarena" aulki gurpildunetan.
Gutxien gustatu zaiguna, beriz, eskubaloia izan da..
Asko gustatu zaigu beraiek, hau da,  GKEFkoak, guri erakustera urritasunarekin kirola egitean nola sentitzen diren..
Ados gaude Jurgirekin, esan duenean eskola guztietan urritasuna dutenentzat kirolak egon beharko liratekeela.
Saioa polita eta interesgarria iruditu zaigu.
NAHIA C eta LEIRE E.