2021(e)ko martxoaren 19(a), ostirala

EUREKA MUSEOAN. BURMUINAREN ASTEAN

  

Gaur Eureka museora joan gara eta burmuinari buruzko lan bat egin dugu taldeetan.

Ikasi dugu nola deitzen diren burmuinako zati batzuk eta nondik sortzen diren zentzumen bakoitza argazkian argi ikusi daiteke.


Irtera gustatu zait eta oso interesgarria iruditu zait burmuineko gauza dexente ikasi ditudalako ere esan behaR dut nere gusturako oso motza izan da.

IKER ARANBURU 6.A


-Urnietatik joan gara Eureka Museora. hara iristean egon gara hamaiketakoa hartzen Eukera Museoaren parkean eta hor zeuden etxe haundi batzuen maketak. Itxaroten egon gara  eta azkenean eman digute burmuinaren aurkezpen bat.

-Burmuinaren atal batzuk eta bere izenak: baita ere ikusi ditugu burmuinaren egitazko argazki batzuk, gero eman digute burmuinaren marrazki bat eta koloreztatu dugu.

Aurkezpena eman duten bi nesken izenak dira: Aiora eta Leire.

-Asko gustatu zait eta interesgarria iruditu zait, baina irudi zait irteera oso motza eta nahiko nuke gehiago ikusi ere.

Parkea asko gustatu zait eskulturak eta etxeen maketak, berriro bueltatu nahiko nuke baina denbora gehiago egotea ikusten burmuinaren informazio edo aurkezpena.


ISAAC FRAILE 6.A

ISAAC FRAILE 6.A

Gaur goizean  Eureka museora joan gara erakutxi digute burmuinaren atalen  izenak. Gure begiraleak  Patxi izena zuen.

Eman digute paper bat  burbuin baten irudiarekin eta  egon da azaltzen non dagoen: Lobulu- Tenporala, Bekoki-Lobulua, Lobulu-Parietala, Lobulu-Okzipitala eta Garun enborra.

Gero eman diguten paperean margotu dugu garun bakoitzaren tokitan. 

Harritu nau esan duenean zenbat neurona ditugun eta esan du 100.000.000.000 ditugula.       

Azkenean egin digute galderak.

NASYA ESTEVEZ 6. B

 Gaur Eureka museora joan gara eta Patxi izeneko mutil batekin egon gara.

Dexente gauza erakutsi dizkigu burmuinari buruz: gure buruan 100.000.000 neurona ditugu gure garunean eta garunak 1,4kg pisatzen duela.

Nik ikasi dudana izan da ez nekiela hainbeste zelula izango genituela gure buruan eta garunak 1,4kg pisatzea.

Irteera gustatu zait eta gauza gehiago ikasi ditut eta oso ondo pasatu dut.

ENARA BLAZQUEZ 6.B



2021(e)ko martxoaren 6(a), larunbata

ELKARREKIN JOLASEAN

Ostiral arratsaldean, asteari bukaera atsegina eman asmoz, 6. mailakoak elkarrekin jolasean aritu ginen patioaneta gelan, bakoitza gure talldekideekin. Taldeka jarrita txingoka, diana edo hiru marran jolasetan aritu ginen. Ederki aritu ginen!!!
Gelan ere patxadako jolasa egin genuen, bikoteka jarrita itsasontziak urperatzeari ekin genion. 
Denbora ohartu gabe pasa zitzaigun, gelako ikaskideekin gustura aritu ginen denok. 
Ea maiz egiten ditugun horrelakoak, elkarrekin aritzeko beharra daukagu eta!!!!