2021(e)ko apirilaren 29(a), osteguna

LIBURUAREN EGUNA

Ostiralean, Liburuaren eguna izan zen.

Goizean Lur Gallastegi idazlea etorri zen, guk bere bi liburu irakurri genituelako: Limoiondoaren loreak  eta  Saharako itsasoa.

Liburuen gauzetaz kopmentatu eta hitz egin genuen (idatzitako gutunak irakurri genizkion) eta galderak erantzun zituen. Oso interesgarria izan zen.

Arratsaldean ipuinak inprimatuta eman zizkiguten, guk apaindu eta azkeneko orduan 5. mailakoekin bikoteak egin eta parkera atera ginen. Parkean ipuinak elkarri irakurri eta trukatu genituen, ondoren gelara itzuli ginen.

Ekintza interesgarria eta dibertigarria izan zen.


AIUR NIELFA

6.B


2021(e)ko apirilaren 27(a), asteartea

2021(e)ko apirilaren 26(a), astelehena

 D'ELIKATUZ. ORDIZIAKO AZOKAN

Apirilaren 21ean, talde bat, eta apirilaren 28an, beste taldea Ordiziara joan ginen D'elikatuz programa egitera. Iritsi ginenean bideo txiki batzuk ikusi genituen, azokaren informazioarekin. Ondoren lau taldetan jarri ginen, dirua eman ziguten "kartila" batekin eta azokara joan ginen elikagai batzuk erostera. Gure taldeari azalorea, arrautzak eta ziazerbak erostea tokatu zitzaigun. Sobratu zitzaigun diruarekin gazta erosi genuen.

Irteera honekin azoka batean elikagaiak erosten ikasi dut.

Asko gustatu zait Ordizian egin duguna. Merezi zuen, polita zelako eta ikasi ahal izan genuelako.

NATALIA 6.A