2021(e)ko martxoakren 6(a), larunbata
ELKARREKIN JOLASEAN
2021(e)ko martxoakren 3(a), asteazkena
2021(e)ko otsailakren 27(a), larunbata
EMAKUME ZIENTZIALARIAK
2021(e)ko otsailakren 25(a), osteguna
2021(e)ko otsailakren 19(a), ostirala
2021(e)ko otsailakren 9(a), asteartea
2021(e)ko otsailakren 4(a), osteguna
SANTA AGEDA BEZPERA
Gaur Santa Ageda bezpera ospatu dugu 6. mailako ikasleok. Makilak eskuetan hartuta koplak abestu ditugu, erritmoa eramanez lurra kolpatuz.
6. mailakoak abesten genuen bitartean, ikastolako haur guztiak begira egon dira harmailetan.
Aurtengo ospakizuna berezia izan da: COVID dela eta ezin izan gara herrian zehar ibili; gure jantziak ere tristura hori azaltzen zuen, beltzez jantzi gara, baina baserritar zapia gainean dugula.
Ea gure makilen kolpeek lurra esnatu eta COVID uxatzen duten!!!!
6. maila
2021(e)ko urtarrilakren 28(a), osteguna
ETORKIZUNEKO ZIENTZILARI/TEKNOLOGO NESKEKIN HIZKETALDIA
Urtarrilaren 28an, unibertsitatean 2. mailan dauden lau neska etorri dira gelara, Alaitz A., Alaitz E., Nahia eta Leire.
Alaitz A., Kimika ikasten ari da. aurkeztu dituen esperimentuak asko gustatu zaizkit, baina nik ez nuke Kimika ikasiko. Nahia eta Leire Energiaren Ingeniaritza ikasten ari dira. Eta bukatzeko, Alaitz E. Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza egiten ari da.
Orokorrean asko gustatu zait egin duten aurkezpena, beste karreretako galdera batzuk ere egingo nituzke.
Natalia 6. A
Gaur, osteguna, urtarrilaren 28an Alaitz A., Alaitz E., Nahia eta Leire etorri zaizkigu gelara.
Nahiak eta Leirek Energiaren Ingeniaritzari buruz hitz egin digute, Alaitz E.k teknologiari buruz, eta Alaitz A.k Kimikari buruz.
Lauak Egapeko ikasleak izan dira, eta oso jatorrak.
Kimikako Alaitz Ak egin duen esperimentu bat erakutsi digu eta oso harrigarria izan da.
Nere iritzia da oso ondo egin dutela, oso ondo azalduta eta guri lan horietan hasteko gogoarekin.
Yulene H 6. A
Gaur gelara, Alaitz A., Alaitz E., Nahia eta Leire etorri dira esplikatzera zer ari diren ikasten. Alaitz A.k esan digu Kimika ikasten ari dela. Nahia eta Leire Energia Ingeniaritza eta Alaitz E.k Industria Elektronikaren eta Automatikoaren Ingeniaritzako gradua ari da ikasten.
Nire iritzia da interesgarria iruditu zaidala, pozten naiz beraiek izan nahi zutena lortzea.
Maika Z. 6. B
Gaur goizean lau neska etorri dira: Alaitz A., Alaitz E., Nahia eta Leire. Beraiek zer ari diren ikasten esplikatu digute eta baita ere neskek ahal dugula nahi duguna izan.
Asko gustatu zait eman diguten hitzaldia eta esatea neskek edozertarako balio dugula... ez digute horrela esan baina nere ustez, transmititu egin digute.
Alaitz A kimika ikasten ari da eta beste hiruak ingeniaritza. Nola doan dena esplikatu digute.
Olaia B. 6. B
2021(e)ko urtarrilakren 26(a), asteartea
2021(e)ko urtarrilakren 20(a), asteazkena
DBHKOEN BISITA, DBHRA BISITA...
Urtarrilaren 13an, asteazken goizean etorri ziren Azkortetik Eñaut eta Naroa bi irakaslerekin. Azaldu ziguten power point batekin nola doan piska bat DBH; gustatu zitzaidan esan zigutenean DBH 4an bidaiatuko dugula, adibidez, Italiara.
Gero, arratsaldean, joan ginen Azkortera bisitatzera. ailegatu ginenean joan ginen gela desberdinetara, hor barruan zeuden irakasle desberdinak eta esplikatzen zuten zer egingo dugun materia bakoitzean.
Neri asko gustatu zait bisita eta gehien gustatu zaidana izan dira gelak, batez ere gaztelaniakoa.
IRAIA DEL SOL
6.A
2021(e)ko urtarrilakren 13(a), asteazkena
ATZEGIKO HITZALDIA
Kaixo, Axel naiz, 6.Bko ikaslea. Atzo ATZEGIko langile bat etorri zen ikastolara desgaitasuna duten pertsonez hitz egiteko. ATZEGIko langileak Aloña izena zuen eta esan zigun desgaitasuna duten pertsonek, adibidez, Down sindromea dutenek, gure laguntza behar dutela, ba lana bilatzeko.
Kartel batzuk eman zizkigun ikastolan jartzeko eta jendeak ere ezagutzeko ATZEGI.
Desgaitasuna duten pertsonak lagundu behar ditugu eskubidea dutelako guk bezala bizitzeko, mesedez lagun itzazue.
AXEL CUENCA
6.B