Lehenengo autobusa hartu dugu, Trintxerpera joan gara eta han itsasontzi txiki bat hartu dugu Albaolaraino.
Albaolako bisitan ikasi dugu nola bizi ziren itsasontzietan XVI. mendean, zer jaten zuten, zer edaten zuten, etab... itsasontzia ze materialekin egiten zuten ere ikusi eta ikasi dugu.
Gero eraman gaituzte ikustera nola egiten ari diren itsasontzia, dena egurrez.
Guri asko guztatu zaigu Albaolako bidaia, tailerrak egin ditugu (itsasontzi bat eraiki dugu), gauza berriak ikasi ditugu txalupei buruz, nola ari diren eraikitzen itsasontzia ere bertatik bertara ikusi dugu, Arkimedesi buruz ere hitz egin dugu...
Gehiena tailerra gustatu zaigu, barkoa egin eta margotu; gutxiena berriz, itsasontzia nola eraikitzen ari ziren, kanpotik ikusi dugu eta, gustura sartuko ginen barrura.
Irteerak merezi izan du, esperientzi oso ona izan da.
EKAI ETA AIORA G
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina