EUSKARA

   BERTSOLARIAK GELARA


Martxoaren 4ean, Haritz Kasabal eta Arkaitz Oiarzabal Egape Ikatolara etorri ziren, gurekin bertsoetan aritzea.

Etorri zirenean, lehenengo bertso batzuk hasi ziren botatzen oso politak.
Ondoren, batak besteari ariketa bat jarri zioten, nahiz eta pixkat zaila izan. Bertsoak botatzen zituzten bitartean gutaz hitzegiten zuten eta gauza parregarriak esaten zituzten.

Saioa oso polita izan zen. Oso parregarria ere. Hoberena zen gutaz hitz egiten zutenean eta haien iritzia emanez. Batak besteari ariketa jarri dionean asko gustatu zaigu, 35 oin emanda “segidilla” doinuan Haritzek kantatu zuenean harrituta geratu ginen.
Espero dugu hurrengo batean horrelako zerbait egitea

MARWA ETA MIKEL

6.B




LIBURUTEGIRA BISITA


Otsailaren 25-ean 6.mailako ikasleak herriko liburutegira joan ginen. 6.B-koak goizeko bederatzietan eta 6.A-koak hamarretan.
Iritsi ginenean berokiak utzi eta talde koperatiboetan jarri ginen. Talde bakoitzak ordenagailu bat zuen. Gero informazio ugari eman ziguten Aitziber eta Irenek: ze izena duen liburuen bizkarrean dagoen papertxoak, signaturako lerro bakoitzak zer esan nahi duen, 4 zenbakia zergatik ez dagoen katalogatuta, liburutegiko txartelarekin Euskadiko herri guztietan hartu ditzakezula liburuak, liburuak nola sailkatzen dituzten… Ondoren ariketa bat egiteko esan ziguten: bi liburu eman zizkiguten talde bakoitzari eta liburuaren informazioa aurkitu behar izan genuen ordenagailuan, baita beraien tokian ipini ere.
Liburutegiko bisita oso polita izan zen eta gainera asko ikasi eta dibertitu ginen. Asko gustatzen zait urtero liburutegira joatea zerbait berria ikasten dugulako urtero. Gustatzen zait ondoren liburu bat mailegatzeko aukera ematea.

ANE ETA MADDI



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina