2018(e)ko urriaren 1(a), astelehena

BERTSO SAIOA

Atzo, 2018ko irailaren 26an antzerki gelan, Mikelek eta Iñakik bertso saio bat eman ziguten Kimetzek eta Itsasok Mikeli eta Iñakiri gai bat jarri zieten bertsoak egiteko. Ondoren galderak egin zizkiguten eta guk erantzun genein bertsotan.
Gero Mikelek errima batzuk asmatzeko esan zigun eta errima horiekin Iñakik bertso bat asmatu behar zuen.
Azkenik agurra egin genuen denon artean bertsotan.
Gehien gustatu zitzaiguna gai bat jartzea Mikeli eta Iñakiri izan zen, hauek bertsoetan erantzuteko.
Oso ondo pasa genuen!!




JON H eta MARK

IKASTURTEARI HASIERA EMATEN

Kaixo! Gu Nahia C eta Maialen gara, 6.B mailako ikasleak, eta gaur ikasturte hasierako goiz bat kontatuko dizuegu.
Ikastolara etorri ginen lehenengo astean ordenagailuekin ibili ginen. Adibidez: jolasetan, g-mailarekin, aragazkiak aldatzen, DRIVE...
Jolas garaia eta gero jolas kooperatiboetan ibili ginen, adibidez, maizterraren jolasa, aulkien jolasa, ispiluaren jolasa, hizkiak egiten gorputzarekin...
Gehien gustatu zitzaiguna aulkien jolasa eta ordenagailuekin ibiltzea izan zen.
Aulkien jolasa gustatu zitzaigun oso barregarria izan zelako, eta ordenagailuekin aritzea gustatu zitzaigun ikasi genuelako.



MAIALEN ETA NAHIA C.