2022(e)ko urriaren 13(a), osteguna

ONGI ETORRI 6.MAILARA!

 Kaixoo denoi!!! 

Hasi dugu kurtso berria, 6.maila! Ikasturteari irailean zehar martxa hartu ondoren, Adarrara irteera egin genuen lehengo astean. 

Hementxe azpian dituzuen argazkietan gaude aurtengo 6.mailako ikasle eta irakasle batzuk. 

Egon adi gure blogera, gure berri izango duzue eta! 

Ongi segi =) 

6.mailako ikasle eta irakasleak 






2022(e)ko ekainaren 24(a), ostirala

AGUR 6. MAILA!!!

 Iritsi da Lehen Hezkuntzari agur esateko unea. Ikasturte bikaina pasa dugu ikastolan baina heldutu gara eta beste urrats bat ematera goaz. DBHn hasiko gara datorren ikasturtean. Ilusioz eta gogoz, baina urduritasun punttua ere badugu. Ez ditugu ahaztuko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan jaso dugun goxotasuna. Eta hori barrenean gordeta dugularik, indarrez ekingo diogu abentura berri honi. 


MILA ESKER BIHOTZ BIHOTZEZ