INGURUNEA

                                         ODOL EMAILE ELKARTETIK BISITA

2017ko martxoaren 28an saioa eta Larraitz, odol emaileen elkartetik bisitatu gintuzten, odolaren historiari buruz eta nola egiten ziren odol transfusioak, besteak beste, erakutsi ziguten.
Harritu gaituena da antzinako pertsonek egiten zutena, odol trnsfusioak animaliatik pertsonetara. Beste gauza batek ere harritu gaitu, odol talde asko daudela.
Ekintzaren iritzia, dibertigarria, interesantea eta baliagarria izan zela, asko ikasi dugulako eta primeran pasa dugulako.
ESKERRIK ASKO!!!!
ERIK ETA URKO R.



 









                                       

ERIZAINEN BISITA
 2017ko martxoaren 20an 5 erizain etorri ziren guri hainbat gauza erakustera.5 txoko egin zituzten: Arnasbide txokoa, bbb txokoa, zirkulazio aparatua, disekzio txokoa eta erlazio txokoa. Hauek etorri ziren gu giza gorputza ikasi dugulako. 5  erizainen izenak hauek ziren: Nahikari, Josune, Luke, Leire eta Enara.
Guri gehien gustatu zitzaiguna erlaxazio txokoa izan zen, oso erlaxatuta gelditu ginelako. Zirkulazio disekzio txokoa asko gustatu zitzaigun ere,oso interesgarriak eta harrigarriak zirelako. Zirkulazio txokoan arkume eta txerriaren bihotza, birikak eta giltzurrunak ikusi eta ukitu genituen.
Asko gustatu zitzaigun, asko ikasi genuelako, harritua gelditu ginelako eta oso ondo esplikatu zutelako, hori guztiagatik  nota oso ona emango genieke

                                                                                               Nagore eta Naroa





ERIZAINAK GELARA. 
 Otsailaren 20 eta 27an (biak ostirala) hiru erizain etorri ziren gurekin, (6.mailako ikasleekin) egotera. Hainbat gauza erakutsi zizkiguten, ebakuntzak, igeltsuak, OBBB (Oinarrizko Bihotz Biriken Bizkortzea) eta zirkulazio aparatuaren hainbat berezitasun. Bi ebakuntza mota daudela erakutsi ziguten larria eta oso larria. Larria, hil ala biziko ebakuntza bat da, oso larrian bezala. Zauri txikiak josten, konorte galeraren pausoak eta igeltsuak jartzen ere erakutsi ziguten. Jartzeko aukera izan genuen, beraiek emandako pausoak jarraituz. Igeltsua jarrita daukazunean hainbat arau daude: ezin da busti, ez da ezer sartu behar azkurea kentzeko , ez moztu… Lehenengo ostiralean, hiru erizainetako batek power point baten laguntzaz konorte gabe norbait ikusten bagenuen zer egin erakutsi zigun. Pauso batzuk jarraitu behar zirela aipatu zigun. Ondoren gelan hormirudi bat egin genuen, hemendik aurrera ez ahazteko. Zirkulazio aparatuari buruz YouTuben bihotzaren mugimenduen bideo bat erakutsi ziguten guk hobeto ulertzeko. Gero azalpenak eman zizkiguten, bai power point batez eta bai ahoz. Guri oso ondo iruditu zaigu erizainak guregana etortzea, bi egunetan asko ikasi dugulako. Adibidez, harritu gaituena txerriaren eta ardiaren birikak, mingaina eta bihotza ikutzeko aukera eman zigutela izan da, eta hori asko gustatu zaigu.
ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK GURE GELARA!!!
 AMAIA ETA UNAX





UNIBERTSOA






EUROPAN ZEHAR



EUROPAN ZEHAR…

Jon Tomasena, berak 12 urterekin Europan zehar egin zuen bidaiaz hitz egin zigun. Berak,  12 urte bete zituenean bere izeba eta osabak opari-kaxa handi bet eman zioten, honek iriki egin zuen, barruan, beste kaxa bat aurkitu zuen eta irekitzerakoan beste bat, azkenean kaxa txiki bat aurkitu zuen eta honen barruan, mapa bat aurkitu zuen. Mapa hori, Europako mapa zen. Jonek bere osabei galdetu zien zer zen eta beraiek esan zioten:
- Zuk egingo duzun bidaiaren mapa da!!!
 Orduan, Jonek, bere izebak eta bere osabak bidaia hasi zuten, Land Rover zahar batekin. Lehen Andorrako hiriburura joan ziren (Andorra la vella). Ondoren urrundu eta Italiara joan ziren, Ventimiliara ondoren Italiatik atera gabe, Milanera eta azkenik Veneziara. Orduan Italiatik atera ziren Kroaziara joateko, Dubrovnikera. Ondoren Errumaniako Bukarestera. Gero Txekiar Errepublikara, Pragara. Ondoren Budapestera Huangarian. Geroago Poloniara, Gdanskera. Ondoren Finlandiako hiriburura Helsinkira, Zirkulu polar artikoan, Nordkappera. Gero Norvegiara, han hotza pasa zuen, Oslon.
Suediatik, Danimarkara, handik Alemaniako Bremenera eta beraien bidaia bukatzeko Parisera, eta handik etxera bueltatu ziren.

Ez nuen ezer berezirik espero baina 12 urterekin bakarrik bidai hori egiteak asko harritu nau. Gustatu zait, Polonian eduki zuten arazoa olioarekin, farregarria iruditu zait nahiz eta beraientzat faena bat izan...




                                                                                                                Andoni Urra  6.B


EUROPAN…

Jon Tomasena ikastolara etorri zaigu Europari buruz hitz egitera. Bera,  Europa osoan zehar ibili zen bidaiatzen bere izeba eta osabarekin. 1983an Joan ziren land roverrean. Hirurak egon ziren hainbat tokietaz aritu da hitz egiten.  Andorra, Milan, Venezia, Dubrovnik, Bukarest, Budapest, Gdansk, itsasontziz Helsinkira, Zirkulu Polar Artiko ingurura, Nordkapp, Oslo, Stockholm, Kopenhage, Bremen eta Parisi buruz hitz egin dugu. Hiriburu bakoitzean gertatu zitzaizkion hainbat abentura eta bitxikeriei buruz aritu da hizketan.
Bidai ona eta polita izan zela imajinatu dut. Hitz egiten aritu den herrialde eta hiriburuak esaterakoan ezagunak egiten zitzaizkidalako.
Gutxi gora behera hainbat hiribururen gertakizun eta bitxikeriak kontatzea espero nuen.
Harritu egin naiz, Gdansken gertatu zitzaien abentura kontatzean. Ibiltzen ari zirela bi lapur atzetik segika zituztela konturatu ziren, orduan, azkarrago abiatu ziren, baina, alferrik izan zen lapurrak ere azkarrago ibiltzen jarraitu zutelako. Aurrerago zihoazenean, kale-gurutze batean ezkerrera joan, hor zegoen denda txiki batean sartu eta izkutatu egin ziren. Pertsona ezezagun horiek denda horretatik kalean zehar aurrera jarraitu zutela ikustean, izeba, osaba eta bera dendatik atera eta beste aldera joan ziren. Arraroa iruditu zait pelikuletan bezala gertatu zelako eta niri inoiz ez zaidalako gertatu.
Orokorrean dena gustatu zait, bidaiatzea eta toki desberdinetara joatea gustatzen zaidalako. Gainera, ikastolan orain, Europako mapa fisikoa eta politikoa ikasten ari garenez, ezagunak egiten zitzaizkidan herrialde eta hiriburuak. Bitxia eta polita iruditu zait Zirkulu Polar Artikoan dagoen Nordkapp lur-muturran, eguzkia 24orduz ikustea udako hilabeteetan.
Hainbat hiriburuetako herrien izenak ikasi ditut. Horretaz gainera, herri horiek eta hiriburuak non dauden eta hobeto kokatzen ikasi dut.
AMAIA MELLADO 6.A



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina