Atzo, ekainaren 19an, Astigarragako igerilekuetan egon ginen. 5.6. mailako ikasleak oinez joan ginen bertara.
Astigarragara irtsitakoan, parke batean hamaiketakoa egin genuen. gero igerilekura iritsi ginen eta gehienok uretara sartu ginen. Besteak belardian geratu ziren, hitz egiten, jolasten, ...
13:15ak aldera kiroldegiko goialdean zegoen terrazan bazkaltzera joan ginen, mailaka.
Ondoren eguzkitarako krema bota eta urtera berriro!
15:00ak aldera dena bildu eta janzten hasi ginen...itzulerako prest.
BIKAIN PASA GENUEN!!!
2019ko ekainaren 15ean Egape ikastolako jaialdia egin zen.
Lehenengo, eskupilota lehiaketa izan zen, Manexek eta Danelek irabazi zuten.
Bigarren ziklo bakoitzak dantza egin zuen: guk KLIKA dantza egin genuen.
Ondoren bazkaria, paella...oso goxoa zegoen.
Arratsaldean jolas asko zeuden, ping-pong, aurpegia margotzeko tailerra, parkour erakustaldia...
Oso ondo pasa genuen!!!