2017ko apirilaren 26ean,
6.mailako ikasleok
Albaolako museora joan ginen.
Han, neska batek San Juan itsasontziaren istorioa esplikatu zigun
eta baleei buruzko gauza interesgarriak ere. San Juanari buruz kontatu ziguna
hau da: San Juana, itsasontzi oso handi bat zen 28 m ingurukoa.
Itsasontziarekin Ameriketako Ternuara
joaten ziren baleen bila, hemen baleak bazeuden baina han kantitate
gehiago. Balea arrantzatu eta gero, hango hondartzara joaten ziren eta
itsasontzi barruan teilak gordetzen zituzten, hondartzan etxeak egiteko.
Balearen gantzarekin kandelak
egiten zituzten, bizarrarekin orrazeak, hezurrekin altzariak egiteko eta
haragia, jateko, dena aprobetxatzen zuten.
San Juana egiteko, garai haietan
6 edo 8 hilabete eman zituzten.
Albaolan ikusteko gauza gehiago
zeuden.
Guri, atentzioa deitu diguna,
Albaolan San Juana egiten ari direla eta nola dakiten nola den itsasontzia.
Gure balorazioa, 10 etik 8bat da,
oso interesgarria iruditu zaigulako.
AITOR ETA LEIRE