2021(e)ko maiatzaren 14(a), ostirala

UDALAREKIN PARTE HARTUZ

Astelehenean (maiatzak 10), arratsaldean, Mikel Pagola (zinegotzia eta lehengo alkatea), Jorge Segurado (alkatea) eta Mikel Ibargoien (udaleko komunikazio arduraduna) gure gelara etorri ziren.

Proposamen bat egin ziguten: 15.000 €rekin nahi zuten guk aukeratzea non inbertitu diru hori. Guk ideia bat egiteko lehengo urteetako argazki batzuk erakutsi zizkiguten.

Gelan egin genuena izan zen taldeka (hirukoteka) jarri eta adostu zer proposamen genituen, gero altuan esan adostutakoa eta bozkatu.  Botu gehien zituzten aukerak udaletxera bidaliko genituen.

Neri ideia asko gustatu zait, berez, ezin delako bozkatu 16 urte arte eta guk parte hartzea herriko ekintza batean ondo dago.

NAROA ROY

6A

Astelehenean Mikel Segurado, Mikel Pagola eta Mikel Ibargoien etorri ziren gure gelara.

Nahi zuten jakin guk zer egingo genuen 15.000 €rekin.

Proposamenak taldeka adostu ditugu. Gero gelan altu esan eta gelako hiru aukeratu dira, horiek udaletxera joango dira.

Interesgarria iruditu zait: hamabi urteko lehen umeak gara iritzia ematen udalak zetan gastatuko dituen 15.000 €.

IBAI GARCIA

6.B




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina