2016(e)ko abenduaren 18(a), igandea




6.B ko ikasle batzuek Erik, Garoa eta June, argazkian agertzen garenak, egindako bertsoa konpartitzea nahi dugu. Bertsoa osatzeko gai honetan oinarritu egin gara: bertsoak osatuz eta kantatuz euskara hizkuntza indartzen dugu baita famatua bihurtu ere.

Euskara hitz egin ta
edan orain kopa
euskarazko bertso bat
egin dugu opa
ondo tiratzen dugu
euskararen soka
izarraren pasalekuan
 irrintzi bat bota





2016/17 IKASTURTEAN hainbat bertso sortzen ari gara Anderren laguntzaz. Hona hemen ikasturtearen hasieran osatutako bertso bat

6. bko gelan
burua non dugu!
Begiratzen ditugu
hodei eta zeru.
Oso despistatuak
gaude oraintxe gu
etxeko helbidea
ahaztuta daukagu

2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA

Ez genuen ezer aipatu. Azken orduko lantxoa dugu koreografia hau ikastea. Erraza da¡ ANIMOOOOOO¡

2016(e)ko azaroaren 11(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA

Gainean dugu Euskararen eguna TXIKITAN EUSKARAZ, HANDITAN EUSKARAZ lelopean. Aurten ikastolako kanta abestu eta dantzatuko dugu. Horrekin batera ikas ezazue euskararen eguneko kanta.

2016(e)ko urriaren 2(a), igandea

BERTSOLARITZA

BERTSOLARITZA MOTIBAZIO SAIOA





              2016eko irailaren 23an hiru bertsolari, Mikel, Ane eta Eneritz, etorri ziren Egape ikastolara, bertsolaritza motibazio saioa ematera. 4., 5.eta  6. mailakoak parte hartu genuen eta txandaka antzerki aretoan bildu ginen. Saioan hainbat gauza egin genituen:

            Lehenik, bertsolariak ezagutu genituen. Ondoren, bi neskek  bertso batzuk bota zituzten. Azkenik, bertsoz egindako nor da nor jolasean parte hartu genuen. Oso gustora egon ginen eta oso ondo pasa genuen.

            Saioa bukatzeko Mikelek bertso eskolan parte hartzera animatu gintuen.

                                                                                                                        Klaudia Kopernicka, 6.A

2016(e)ko irailaren 19(a), astelehena

IKASTOLAREN 50.URTEURRENAREN KANTU-JIRA

Irailaren 17an, urnietar asko izan ziren ikastolak antolatu zuen kantu-jirara etorri zirenak; 6. mailako ikasle asko ere bertan izan ziren euskal kantak abesten. Euria lagun izan genuen hainbat momentutan, baina primerako goiza pasatu genuen!
Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!!