BERTSOLARITZA MOTIBAZIO SAIOA
2016eko irailaren 23an hiru
bertsolari, Mikel, Ane eta Eneritz, etorri ziren Egape ikastolara,
bertsolaritza motibazio saioa ematera. 4., 5.eta 6. mailakoak parte hartu genuen eta txandaka
antzerki aretoan bildu ginen. Saioan hainbat gauza egin genituen:
Lehenik,
bertsolariak ezagutu genituen. Ondoren, bi neskek bertso batzuk bota zituzten. Azkenik, bertsoz
egindako nor da nor jolasean parte hartu genuen. Oso gustora egon ginen eta oso
ondo pasa genuen.
Saioa
bukatzeko Mikelek bertso eskolan parte hartzera animatu gintuen.
Klaudia Kopernicka, 6.A
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina