2017(e)ko martxoakren 28(a), asteartea

EGAPE TXO! 3 (2016-17)

ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETAN

Beste urte batez, Egapeko hirugarren zikloko hainbat ikaslek eta bertso eskolako partaide guztiek parte hartu dute Eskolarteko Bertso paper lehiaketan.
Idatzizko atala Hernaniko Biterin egin zen, martxoaren 24an eta bertan inguruetako bertsolari ugari bildu zen bere lantxoak egitera.
Ilusioa eta interesa jarri zuten guztiek emandako gaiaren inguruan bi bertso edo lau kopla osatzeko.
Zorte on guztiei!!!



2017(e)ko martxoakren 13(a), astelehena

EMAKUMEAREN EGUNA

Martxoak 7an, asteartean, pelikula bat ikusi genuen, “Quiero ser como Beckham” zen pelikula.
Martxoak 8an, bideo bat ikusi genuen mutil bati buruz eta “Esaten dutela, esaten dutela” zuen izena.
Martxoak 8an, beste ariketa bat egin genuen lanbide desberdinei buruz.
Martxoak 9an, bakoitzak emakume bat aukeratu zuen eta deskribatu, gauza on bat berari buruz esan eta gauza gehiago egin genituen.
Gure iritzia hau da: pelikula asko gustatu zitzaigun, ariketak bezala. Neskak eta mutilak berdin tratatu behar direla ikasi dugu.


Jon T.  eta Urko Z.