2017(e)ko apirilakren 5(a), asteazkena

BILBON IBILI GINEN...

2017ko martxoaren 31n Errekalde kalean goizeko 8:30ean autobusa hartzeko elkartu ginen. Getxora joan ginen eta han "Bizkaiko zubia" ikusi genuen. Igogailu batean goiko zubira joan eta bista ikusgarriak zeuden. Ondoren, behean, itsasontzi moduko batera igo ginen, non autoak eta pertsonak Getxotik Portugaletera (edo alderantziz) joan zitezkeen. Guri zubia oso dibertigarria iruditu zitzaigun.
Gero Arte Ederren museora joan ginen, han, kanpoan, lorategi bat zegoen eta zuhaitzak ikusi genituen, horien informazioa eman ziguten. Azkenik museo barruan, koadroak ikusi eta informazioa jaso genuen. Guri aspergarria iruditu zitzaigun.
Azkenik, Guggenheim atarira joan ginen bazkaltzera, eta bazkaldu ondoren kanpotik bisitatu. Oso ondo pasa genuen.
Autobusa hartu genuen Urnietara.
Ekintza batzuk dibertigarriak eta beste batzuk aspergarriak iruditu zitzaizkigun.

 JUNE ETA JOSE