2019(e)ko ekainakren 25(a), asteartea

AGUR EGAPE!!!

OSO GUSTURA EGON GARA EGAPEN, IZAN ERE, IRAKASLEAK, LAGUNAK, IKASKUNTZA... OSO ONDO EGON DA, ASKO IKASI DUGU ERE!!!

Doinua: Hiru aste badirela

Egapen oso gustura gaude
oso ondo pasa dugu.
DBHra pasako gara
tristura handia daukagu.
Momentu oso onak pasatu,
oroitzapenak ditugu
gure buruan ondo gordeta
bihotza pozez daukagu.

NORA ETA AYA



KOTXE ELEKTRIKOA

2019(e)ko ekainakren 20(a), osteguna

ASTIGARRAGAKO IGERILEKUETARA IRTEERA

Atzo, ekainaren 19an, Astigarragako igerilekuetan egon ginen. 5.6. mailako ikasleak oinez joan ginen bertara.
Astigarragara irtsitakoan, parke batean hamaiketakoa egin genuen. gero igerilekura iritsi ginen eta gehienok uretara sartu ginen. Besteak belardian geratu ziren, hitz egiten, jolasten, ...
13:15ak aldera kiroldegiko goialdean zegoen terrazan bazkaltzera joan ginen, mailaka.
Ondoren eguzkitarako krema bota eta urtera berriro!
15:00ak aldera dena bildu eta janzten hasi ginen...itzulerako prest.
BIKAIN PASA GENUEN!!!

ANGELA ETA NAHIA E.


IKASTOLAKO JAIALDIA

2019ko ekainaren 15ean Egape ikastolako jaialdia egin zen.
Lehenengo, eskupilota lehiaketa izan zen, Manexek eta Danelek irabazi zuten.
Bigarren ziklo bakoitzak dantza egin zuen: guk KLIKA dantza egin genuen.
Ondoren bazkaria, paella...oso goxoa zegoen.
Arratsaldean jolas asko zeuden, ping-pong, aurpegia margotzeko tailerra, parkour erakustaldia...
Oso ondo pasa genuen!!!

ENEKO ETA ESTITXU

2019(e)ko ekainakren 2(a), igandea

AZKEN TOPAKETA 1. MAILAKOEKIN

3. TOPAKETA LH 1B ETA LH 6A TALDEKOEK


BERRIZ ERE BILDU GARA ELKARREKIN

ETA IBILI GARA ANIMALIEN GAIAREKIN

BATZUK ASMAKIZUNAK IRAKURTZEN,

BESTEAK ERANTZUNA ASMATZEN.

 PAPIROFLEXIAZKO ANIMALIEKIN 

GAITUZTE HANDIAK AGURTZEN

EGIN DUGU AGURREKO ARGAZKIA

BAINAN KALEAN AGURTUKO GARA

GURE HARREMANEKO HIZKUNTZAREKIN

EUSKARAREKIN 



ESKERRIK ASKO,  
OSO ONDO PASA DUGU ELKARREKIN!!!!