2019(e)ko apirilakren 12(a), ostirala

ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETA

Apirilaren 9an, Egape ikastolako 4.-5.-6. mailako ikasle batzuk parte hartu zuten azken urteetan Hernaniko Biterin egiten den Eskolarteko Bertsopaper lehiaketan.
Ilusioz, ekintzaren lehen zatian bertso idatziak osatu zituzten.
Ondoren, atseden txiki bat izan eta Bertso eskolakoen txanda iritsi zen. Ikastolako Bertso eskolako bertsolari txikiek, Jon Iturbe, bertsolariaren eskutik, oso saio polita eta borobila egin zuten, ikusleen txalo zaparrada jasoz.
Bukatzeko Hernaniko bertso eskolako bertsolari nagusienen saioa izan genuen eta azkenik egindako berso paperen sari banaketa.
Ikastolako hiru ikasle izan ziren sarituak, 3.-4. mailako kategorietan, Oihana Zubiri eta Aiora Garcia; 5.-6. mailako kategorian, berriz, Joane Caballero izan zen saritua.
Goiz polita eta entretenitua izan zen, inondik ere.
Zorionak guztiei, eta bereziki Jon Iturberi!!!
Gora Egapeko Bertso eskola eta bertsolariak.



2019(e)ko apirilakren 5(a), ostirala

FERNANDO MORILLOREN BISITA

Gaur, apirilaren 5ean, Fernando Morillo etorri zaigu bisitan, hitzaldi bat ematera. Guk espero genuen Abbadiaren sekretua edo Trumoi txakurraren negarraren liburuei buruz hitz egingo zuela, biak irakurri ditugulako, baina ez! Magiari eta erlajazioari buruz hitz egin digu.
Asko guztatu zaigu haren hitzaldia oso polita eta interesgarria izan baita.
Eskerrik asko Fernando!

NORA C. eta ESTITXU