2018(e)ko abenduakren 22(a), larunbata

EGUBERRI ETA URTE BERRI ZORIONTSUAK

EGUBERRI ETA 2019ko URTE BERRI ZORIONTSUA OPA DIZUEGU IKASLE, IRAKASLE ETA FAMILIENTZAT!!!
ETA GUREKIN EZIN EGON IZAN ZARETENENTZAT ANIMO ETA INDARRA!!!

2018(e)ko abenduakren 17(a), astelehena

ESKULAN BERRIAK

Oraingo honetan eskulanak tokatu zaizkiku eta bi eskulan mota egin ditugu. Oso dibertigarriak iruditu zaizkigu. Lehenengo kokodriloak egin genituen, eta gero, karpeta bat goma eba eta kartulinarekin.
Oso ondo pasa dugu eskulanak egiten!

Begira ze politak egin ditugun!!





2018(e)ko azaroakren 13(a), asteartea

KORRIKALARIAK GUREAN

6. mailako Maialen, Estitxu eta Gonzalok azaroaren 10ean Behobian egon zen korrika lasterketa txikian parte harte hartu zuten. Hirurek dominak ekarri dituzte, etorkizuneko Behobia Donostiako lasterketariak izango ote dira?
Zorionak parte hartzeagatik!!!!


2018(e)ko azaroakren 9(a), ostirala

EUREKA MUSEOAN

Azaroak 7an eureka museora joan gara.
Sartu eta Matematikako tailerra egin dugu: apal moduko batzuk genituen; apal horietan bost kaxa txiki itxita zeuden, giltzarrapo desberdinekin, batek letrak zituen, besteak hizkiak...
Lehemnengo kutxa irekitzeko paper bat genuen zenbaki segidekin. Segidak egin aurretik arbelean geneukan pista txiki bat. Horrela denak irekitzea lortu arte.
Ondoren museoan bisita gidatua izan dugu, asko ikasi dugu.
Bisita bukatzean hamaiketakoa hartu dugu.
Azkenik planetariumera sartu gara eta hor Unibertsoari buruzko gauzak azaldu dizkigute.
Asko gustatu zaigu Eureka Museoa, gainera asko ikasi dugu, gauza harrigarriak ikusi ditugu.

AYA -- JON K.


2018(e)ko urriakren 1(a), astelehena

BERTSO SAIOA

Atzo, 2018ko irailaren 26an antzerki gelan, Mikelek eta Iñakik bertso saio bat eman ziguten Kimetzek eta Itsasok Mikeli eta Iñakiri gai bat jarri zieten bertsoak egiteko. Ondoren galderak egin zizkiguten eta guk erantzun genein bertsotan.
Gero Mikelek errima batzuk asmatzeko esan zigun eta errima horiekin Iñakik bertso bat asmatu behar zuen.
Azkenik agurra egin genuen denon artean bertsotan.
Gehien gustatu zitzaiguna gai bat jartzea Mikeli eta Iñakiri izan zen, hauek bertsoetan erantzuteko.
Oso ondo pasa genuen!!




JON H eta MARK

IKASTURTEARI HASIERA EMATEN

Kaixo! Gu Nahia C eta Maialen gara, 6.B mailako ikasleak, eta gaur ikasturte hasierako goiz bat kontatuko dizuegu.
Ikastolara etorri ginen lehenengo astean ordenagailuekin ibili ginen. Adibidez: jolasetan, g-mailarekin, aragazkiak aldatzen, DRIVE...
Jolas garaia eta gero jolas kooperatiboetan ibili ginen, adibidez, maizterraren jolasa, aulkien jolasa, ispiluaren jolasa, hizkiak egiten gorputzarekin...
Gehien gustatu zitzaiguna aulkien jolasa eta ordenagailuekin ibiltzea izan zen.
Aulkien jolasa gustatu zitzaigun oso barregarria izan zelako, eta ordenagailuekin aritzea gustatu zitzaigun ikasi genuelako.



MAIALEN ETA NAHIA C.

2018(e)ko maiatzakren 30(a), asteazkena

TXANGO KOOPERATIBOA

Ikasturte honetan ere Soinketa orduan, TXANGO KOOPERATIBOA egin dugu. Santa Barbarako ermitaraino joan gara, handik Saretxo jatetxetik pasa eta Elutxetara itzultzeko.

2018(e)ko apirilakren 23(a), astelehena

LIBURU TRUKAKETA

Liburuaren egunarekin batera beste ekintza bat egin dugu 3.zikloko ikasleok: LIBURU TRUKAKETA. Ikasle bakoitzak etxetik liburu bat ekarri du, erakusgai jarri ditugu eta ondoren, batak besteari mailegatu dio agendan bien sinadurak jasoz.








IDAZLEA ESKOLAN

Gaur, liburuaren eguna dela eta, Joxe Mari Iturralde idazlea etorri zaigu ikastolara. Lehiaketa modura galderatxo batzuk egin dizkigu berak idatzitako liburuetan oinarrituta. Denbora tarte atsegina igaro dugu berarekin.




2018(e)ko martxoakren 19(a), astelehena

GIPUZKOAKO ODOL EMAILEEN ELKARTEA

Gaur goizean, Gipuzkoako Odol Emaileen bi erizainekin egon gara, odolaren inguruan gauzak ikasten.
Unitate Didaktiko bat landu dugu eta gauza asko ikasi ditugu. A! eta gainera oparitxo bana eman digute.
A ze ondo!



KULTURARTEKOTASUNA

Lehengo astean, Aballarri Guraso Elkarteak antolatuata, kulturartekotasuanri buruzko saio bat egin genuen. Horretarako, ikastolako bi guraso etorri ziren eta gimnasion zenbait ekintza eta joku egin genituen. Oso ondo pasa genuen. Eskerrik asko

2018(e)ko martxoakren 12(a), astelehena

6.B MAILAKOEN IRRATSAIOA

<iframe id='audio_24284161' frameborder='0' allowfullscreen='' scrolling='no' height='200' style='border:1px solid #EEE; box-sizing:border-box; width:100%;' src="https://www.ivoox.com/player_ej_24284161_4_1.html?c1=ff6600"></iframe>

2018(e)ko martxoakren 9(a), ostirala

EMAKUMEEN EGUNA

KULTURARTEKO JAIALDIA

Hilaren 18an guraso elkarteak KULTURARTEKO III. JAIALDIA antolatu du. Nahi dutenek parte hartuko dute musikan prestatutako emanaldian. Webgune honetan dituzue kantak etxetik ikus ditzazuen.
Anima itzazue gurasoak jakiren bat eramanaz parte hartzera.



2018(e)ko martxoakren 8(a), osteguna

ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETA

Martxoaren 7an ikastolako 4.-5. eta 6. mailako ikasle ugarik parte hartu zuen Ikastolen elkarteak urtero antolatzen duen Eskolarteko Bertso paper lehiaketan. Ekitaldia goizeko 9:30ean hasi zen Hernaniko Biteri kultur etxean. adin desberdinei lan desberdinak eman zizkieten eta gure bertsolari gaztetxoak gustura aritu ziren. Ondoren saio didaktikoan Hernaniko bertso eskolakoak kantuan aritu ziren saio alai batean, gero bi bertsolari gaztek egunaren inguruko bertsoak kantatu zituzten. azkenik bertso paperen saridunak esan zituzten. Egapeko 4. mailako Markel Regillaga eta Hegoi Lizaso izan ziren sarituak. ZORIONAK biei! ETA ZORIONAK BERTARATU ZIREN BERTSOLARIEI! Oso goiz polita izan zen.

2018(e)ko otsailakren 9(a), ostirala

IRRATSAIOA 6.A

2018(e)ko urtarrilakren 29(a), astelehena

HEZKUNTZA HOBETZEN

2018ko urtarrilaren 23an Gasteizera joan ginen Marta, Nora, Eki eta Martin. Iristean, Lege Biltzarrera  sartu ginen eta entsegua egin genuen. Eguerdiko 12:00etan hasi zen Plenua eta bertan "HZKUNTZA HOBETZEN" proiektuan parte hartzen genuen eskolek, norberaren proposamenak aurkeztu genituen eta ondoren bozketa egiteari ekin genion. Bukatutakoan,  bidean bazkaldu eta Urnietara itzuli ginen.