2019(e)ko martxoakren 25(a), astelehena

GIZA GORPUTZAREN IRUDIAK

NAHIKARI SANCHEZen BISITA

2019ko martxoaren 21ean Nahikari Sánchez etorri zitzaigun Puerto Ricori buruz hitzaldi bat ematera. Oso gauza interesgarriak kontatu zizkigun han izan zuen esperientziari buruz. Berak erizaintzako praktikak egin zituen iaz.
Honela,  kontatu zigun garapen bidean dagoen herri behartsu bat zela, nahiz eta herrialde oso aberatsekoa izan (AEB); hondartza politak dituela...
Gauza asko ikasi dugu Puerto Ricori buruz: erietxean bakoitzak berea ordaintzen duela, ospitaleak eta eskolak pribatuak ditrela, dena oso garestia zela, baina nahiz eta oso behartsuak izan pozik eta bere erritmora bizi direla!
Guri asko gustatu zaigu bere bisita, orain zerbait gehiago dakigulako Puerto Ricori buruz.
Mila esker Nahikari!
Eta zorte on!!

PATXI ETA NAHIA B.


2019(e)ko martxoakren 15(a), ostirala

ODOL EMAILEEN ELKARTETIK BISITAN

Martxoaren 13an, odol emaileen elkartetik bisita egin digute Saioak eta Larraitzek, erizainek.
Gauza asko erakutsi dizkigute, baina gehien harritu digunak bihotz taupadak eta odolaren osagaiak izan dira. Taupada asko egiten dituelako bihotzak eta ez genekielako odolak osagai horiek zituenik; baita ere, gorputzean zenbat odol dugun harritu zaigu, pisuaren arabera.
Pila bat gustatu zaigu gezurretazko odola eta bestelako osagaiak ekartzea. Odolaren bitxikerien liburuxka bat eta jolas bat ekartzea ere gustatu zaigu.
Pila bat gustatu zaigu hitzaldia eta espero dugu berriro etortzea.
eskerrik asko odol emaileen elakrteari.

MAIALEN, WIAM ETA KHAOULA

BILBORA JOAN GINEN...

Martxoaren 7an, osteguna, Bilbora joan ginen egun pasa. Bilbora iristean Arte Ederren museora joan ginen, Iberdrola dorrearen ondoan dagoen museora.
Hor hiru talde egin genituen gelak bisitatzeko. gela bakoitzak letra bat zuen bere esanahiarekin. gure letra gustukoena Ñ ÑABAR izan zen, bertako koadro batek kolore bizi asko zituelako eta irudimena lantzen genuelako.
R ERRETRATO ere oso gela interesgarria iruditu zitzaigun, koadro guztiek guri begiratzen gintuztelako.
Museoan bisita bukatuta Bizkaiko Zubira joan ginen.
Iristean zintzilik daukan txalupan beste aldera gurutzatu genuen, izan ere, Getxon dagoen igogailua hondatuta zegoen. Beste aldera iristean (Portugalete) horko igogailuan igo ginen.
Oso polita zen, asko gustatu zitzaigun.
bilbo oso intersgarria iruditu zitzaigun, guza oso politak baitaude.

AYA eta UXUE


2019(e)ko martxoakren 5(a), asteartea

EKIrekin ikerketan...nolako bizi baldintzak ditugu?

URNIETA eta SENEGALEN barnean...
Hasteko, 6.mailan Inguruneko arloan ikerketa bat egin dugula kontatuko dut. Ikerketaren gaia BIZI-BALDINTZAK ziren.
Lehenengo gure ingurune hurbilean (Urnieta) dauden bizi-baldintzak ikertu genituen. Horretarako hiru talde egin genituen 
talde bat HEZKUNTZA zen, bigarrena OSASUNA eta hirugarrena eta azkenekoa ZERBITZUAK. Ondoren, talde bakoitzak 
pertsona bati egin behar zion elkarrizketa eta horretarako galderak egin behar genituen, taldeko batek DRIVE bat 
sortu behar zuen galderak idatzita, elkarrizketa egin eta gero erantzunak idazteko.Bestetik,elkarrizketak egiteko ordua zen,
lehenengo HEZKUNTZA taldeak egin zion elkarrizketa ikastolako zuzendariari(JUAN LUIS),
ZERBITZUAK taldekoek herriko alkateari egin zioten elkarrizketa (MIKEL PAGOLA). Azkenik, OSASUNA taldeak egin zuen 
elkarrizketa kasu honetan erizain bati (LUKE GOÑI). Guzti honekin ikerketako lehen zatiaren amaierara iristen ari ginen,
baina, bukatzeko galdera honi erantzun behar genion ”Gure ingurune hurbilean bizi-baldintza egokiak ditugu?”
Erantzuna hauxe da, nformazio guzti honekin konturatu gara oso bizi-baldintza onak ditugula eta gainera bermatuta.
Orain ikerketaren bigarren zatia egiteko ordua zen. Oraingoan Senegali buruz egin behar genuen ikerketa. Normala den 
bezala ezin genuen 
Senegalera joan, horregatik informazioa ordenagailutik atera behar izan genuen. Hori egin eta gero, galdera honi 
erantzun behar genion: ”Senegaldarrek biz-baldintza egokiak dituzte?”.
Erantzuna hauxe da, Senegalen bizi-baldintza egokiak ez daude bermatuta, baizik eta, oso eskasak.
Guzti honekin bi testu egin genituen bat URNIETAKOA eta bestea SENEGALEKOA, konparazioa egin genuen. 
URNIETAN bizi-baldintza egokiagoak daude, SENEGALEKIN konparatuta.
Azkenik nire iritziarekin bukatuko dut. Nire ustez oso interesgarria eta dibertigarria izan da ikerketa hau ikertzea 
edo egitea, talde  berri batzuekin egin dugulako lana, eta pila bat ikasi dudalako bai, Urnietari buruz eta bai Senegali buruz. 
Nire herriari buruz 
informazio asko lortu dudalako eta Senegali buruz, berriz, ez nekizkien gauza asko ikasi ditudalako. 
Gehien gustatu zaidana 
elkarrizketa egitea izan da, informazio asko lortu dut eta. Hala ere, gutxien gustatu zaidana fitxak betetzea izan da, 
fitxa asko bete behar genituelako eta eskua nekatu egiten zitzaidalako.
Hauxe izan da nire ikerketaren kontakizuna, espero dut gustatzea eta ez aspertu izana.
ESKERRIK ASKO TESTUA IRAKURTZEAGATIK!!!!!!!!!


                                                          NORA AGIRRE LIZASO 6.B