2019(e)ko urtarrilakren 31(a), osteguna

LUKE GOÑI ETA INDIA

2019ko urtarrilaren 28an Luke Goñi erizaina, eta Malenen ama, etorri zen Indiari buruz hitzaldia egitera.
Lukek denetik kontatu zuen: monzoi (eurite) garaia, monzoi garaiako lehen egunean kanpora ateratzen zirela ospatzera euria irtisi zela,  Cheshire home, Indiaren independentzia, umeek eskolara joateko gogoa zutela (!!), janaria oso bizia zela...
Guretzat Lukek esan zuen gauzarik harrigarriena izan zen umeak pobrezian bizitzeagatik ez zirela triste bizi, pozik baizik.
Asko gustatu zaigu Luke goñiren hitzaldia den-dena oso ondo eta garbi azaldu digulako.

MANEX A., JON U., ETA AIMAR P.

 

2019(e)ko urtarrilakren 24(a), osteguna

DBHkoekin IKASTOLAN ETA AZKORTEN

Urtarrilaren 23an goizean, DBHko bi ikasle, zuzendaria eta irakasle bat etorri ziren 6. mailara. Bertan DBHko arauei klasei, ordenagailuz, ohiturez, gaiei buruz...hitz egin ziguten. Power point bat ere ekarri zuten guri DBH nolakoa den erakusteko. Aipatu ziguten ordutegia aldatuko zitzaigula.
Gure ustez DBko ikasle, irakasle eta zuzendariak lan handia egin zuten guri DBH nolakoa izango den erakusteko.Oso lan interesgarria ekarri ziguten gelara.
Arratsaldean, berriz, ikastolatik atera eta DBHra abiatu ginen. Bertan, klase gehienak erakutsi zizkiguten eta gela horietako irakasleak aurkeztu. Jangelara ere sartu ginen. Gainera gela batzuetan jolas eta jokoak egin genituen. Beste batzuetan beste ikasle batzuk egindako lanak erakutsi zizkiguten.
Gure ustez oso interesgarria izan da bisita. Desiatzen gaude bertara joateko!!!

LEIRE ETA MANEX Z.


2019(e)ko urtarrilakren 22(a), asteartea

LIDEREKIN INDIAN BARRENA

Urtarrilaren 21ean, astelehenean, Lide Serrano, Egapeko ikasle ohia guri hitzaldi bat ematera etorri zen.
Indiako bizimoduari buruz hitz egin zigun berak han izan zuen esperientzia kontatzera.
Honela kontatu zigun Indiako kaleak nahiz egun, nahiz gau, jendez beterik zeudela, eta nola botatzen zituzten hildakoen gorputzak beraien ibai sakratura (Ganges), eta gero hor bainatzen zirela...
Guri arreta gehien deitu diguna: nola zeuden kasta desberdinak eta horietako batzuk ukiezinak zirela, animaliak baino okerrago tratatzen zituztela.
Oso interesgarria iruditu zaigu hitzaldi hau, espero dugu horrelako asko izatea.
ESKERRIK ASKO lIDE ZURE DENBORA ESKEINTZEAGATIK!!!

NAHIA B. ETA PATXI


2019(e)ko urtarrilakren 2(a), asteazkena

GABON KANTAK

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIEI!
ESKERRIK ASKO 24an GUREKIN ABESTERA ATERA ZINETEN GUZTIEI!!!