2018(e)ko martxoakren 19(a), astelehena

GIPUZKOAKO ODOL EMAILEEN ELKARTEA

Gaur goizean, Gipuzkoako Odol Emaileen bi erizainekin egon gara, odolaren inguruan gauzak ikasten.
Unitate Didaktiko bat landu dugu eta gauza asko ikasi ditugu. A! eta gainera oparitxo bana eman digute.
A ze ondo!



KULTURARTEKOTASUNA

Lehengo astean, Aballarri Guraso Elkarteak antolatuata, kulturartekotasuanri buruzko saio bat egin genuen. Horretarako, ikastolako bi guraso etorri ziren eta gimnasion zenbait ekintza eta joku egin genituen. Oso ondo pasa genuen. Eskerrik asko

2018(e)ko martxoakren 12(a), astelehena

6.B MAILAKOEN IRRATSAIOA

<iframe id='audio_24284161' frameborder='0' allowfullscreen='' scrolling='no' height='200' style='border:1px solid #EEE; box-sizing:border-box; width:100%;' src="https://www.ivoox.com/player_ej_24284161_4_1.html?c1=ff6600"></iframe>

2018(e)ko martxoakren 9(a), ostirala

EMAKUMEEN EGUNA

KULTURARTEKO JAIALDIA

Hilaren 18an guraso elkarteak KULTURARTEKO III. JAIALDIA antolatu du. Nahi dutenek parte hartuko dute musikan prestatutako emanaldian. Webgune honetan dituzue kantak etxetik ikus ditzazuen.
Anima itzazue gurasoak jakiren bat eramanaz parte hartzera.



2018(e)ko martxoakren 8(a), osteguna

ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETA

Martxoaren 7an ikastolako 4.-5. eta 6. mailako ikasle ugarik parte hartu zuen Ikastolen elkarteak urtero antolatzen duen Eskolarteko Bertso paper lehiaketan. Ekitaldia goizeko 9:30ean hasi zen Hernaniko Biteri kultur etxean. adin desberdinei lan desberdinak eman zizkieten eta gure bertsolari gaztetxoak gustura aritu ziren. Ondoren saio didaktikoan Hernaniko bertso eskolakoak kantuan aritu ziren saio alai batean, gero bi bertsolari gaztek egunaren inguruko bertsoak kantatu zituzten. azkenik bertso paperen saridunak esan zituzten. Egapeko 4. mailako Markel Regillaga eta Hegoi Lizaso izan ziren sarituak. ZORIONAK biei! ETA ZORIONAK BERTARATU ZIREN BERTSOLARIEI! Oso goiz polita izan zen.