MATEMATIKA

PI ZENBAKIAREN BALIOA AURKITZEN

Ikasturte honetako bigarren hiruhilekoan irudi lauen  sailkapena, motak, desberdintasunak…. eta perimetroa zer den aritu gara ikasten. Lauki eta triangeluak  aztertu ondoren zirkulua eta zirkunferentzia aztertu ditugu eta hauen luzera kalkulatzeari ekin genion
Lan hori burutu ahal izateko, ikasle bakoitzak, zenbait objektu  ekarri behar izan zuen: objetu zirkular bat, konpasa eta soka edo zinta metrikoa neurtzeko.
Objetu zirkularrak neurtu eta taldeko drive-orri batean datu guzti horiek idatzi genituen. Egiaztatu behar izan genituen, taldekideen laguntzaz, idatzitako neurriak ongi zeudela eta logikoak zirela. Ondoren Juan Luisek gainditu beharreko erronka aurkeztu zigun: zenbaki misteriotsu bat aurkitu behar genuen, zenbaki horren bitartez kalkulat genezakeen edozein zirkunferentziaren, handi nahiz txiki, luzera. Erronka onartu eta lanari ekin genion.
Datuak kontuan hartuta taldeen hipotesiak sortu genituen diametroaren eta luzeraren arteko erlazioa frogatzeko. Taldeka hipotesiak sortzen aritu ginen eta eztabaidatu ondoren zein zen erlazio hori asmatu genuen denon artean. Horrela ikusi genuen diametroa hiruz biderkatuz ia-ia luzera ematen zuela. Zenbaki misteriotsua sudur aurrean genuen.
Problema bat ebatzi genuen eta horren ondorioz zenbaki misteriotsua zein zen argitu genuen, hau da, Pi zenbakia. Bere balioa 3,14 eta diametroa 3,14z eginez lortzen dela ere argitu genuen. Beste formula bat ikasi genuen! Zenbaki misteriotsuarekin topo egin genuen!
Azkenik talde kooperatiboetan jolastokira atera ginen formula hori egiaztatzeko eta kalean ginela zirkunferentziak topatu eta erradioa neurtu eta gero, taldekideon artean, beraien luzera kalkulatu genuen.
Guri asko gustatu zaigu  formula horrela ikastea. Lehenengo zirkunferentzi txikien luzera kalkulatu, ondoren erronka aurrean genuela hipotesiak eraiki eta egiaztatu eta bukatzeko talde kooperatiboetan zirkunferentzi handiekin kalkuluak egin genituelako. Era erraz eta dibertigarrian, ikerketa zehatza egin eta oso formula garrantzitsua ikasi dugu. Hori ere asko gustatu zitzaigun ekintza bat izan da.
Irati eta Amaia







NEURKETAK

Edukiera lantzeko gure etxeetan berziklatzeko genituen brick ontziak gelara ekarri eta haiek erabiliz bi kontzeptu horiek argitu genituen. Azalerak kalkulatzeko, berriz, gelako baldosak, koadernoak, liburuak... erabili genituen.






BERREKETAK LEGOEKIN
Pasa den azaroan berreketen gaia aritu ginen lantzen 6. mailako bi geletan. Berreketak zer diren eta zertarako erabili daitezkeen egiaztatzeko aspaldi baztertutako jostailuak gelara ekarri eta erabili ditugu, legoak, hain zuzen ere.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat