2020(e)ko abenduakren 21(a), astelehena

INMARI AGURRA

 Gaur, abenduak 21, azken urteetan gure irakasle eta tutorea izan den Inmari omenaldi txiki bat egin diogu jubilatu delako. Hasiko duen etapa berria atzean utzi duena bezain emankorra izan dezala opa diogu Egapeko kide guztiok.

ESKERRIK ASKO INMA ETA ZORTE ON!!!







2020(e)ko abenduakren 18(a), ostirala

HIRUHILEKOA BUKATZEN...ELKARREKIN JOLASTEN

Asteartean, hiruhilekoa bukatu baino lehen, arratsaldean mahai jokoetara jolastu ginen, baina mahai gainean jarri beharrean patiora atera ginen, jolastu bitartean eguzki dizdirez disfrutatzera. 

Lehenengo gauza egin genuena izan zen gelan eskua altxa, esateko zeinek nahi zuen joku horretara jolastu, lauko taldeak gehienez egiteko, ez egoteko talde batean asko...

Nire iritzia... Oso ondo pasa nuela bai nik, eta bai nere lagunek. Espero dut beste egun batean, horrelako beste arratsalde bat pasatzea.

YELKO ORBISO

                                                                                                                            6.B





 

 


2020(e)ko abenduakren 16(a), asteazkena

HIRUHILEKOA BUKATZEN...PROIEKTUAK BURUTZEN

Aurten proiektu batzuk egin ditugu hiruhilekoa bukatzean. Ingurunekoa hirunaka egin genuen: Yulene, Markel eta nik, Aiora Ak, Failak, tolesak eta uraren kutsadurari buruz. 

Nik proiektoa egitean ikasi dut faila, tolesak eta uraren kutsadurari buruzko zenbait gauza, beste batzuk hiruhilekoan zehar ikasiak nituen.

Oso inetresgarria eta polita iruditu zait taldean lana egin ahal izatea.

Ondo moldatu naiz, diapositibak eginez power point-erako.

Euskaran, berriz, bertso jailadia egin dugu, 3. mailako ikasleentzat. Oso polita iruditu zait, guk egindako bertsoak beste batzuei erakusteko, eta nik ere bertsoei buruz zerbait gehiago jakiteko...

Nere ustez, merezi izan du elkarrekin lana egiteko, gauza gehiago ikasteko...

AIORA A.

6.A