2019(e)ko abenduakren 13(a), ostirala

Bertso antzerkiak!

Kaixo lagunok!

Aste honetan bi bertso antzerki egin ditugu, lan handia egin ondoren, oso ondo atera zitzaizkigun!




2019(e)ko abenduakren 5(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNA BERTSOLARIEKIN

Euskararen egunean, ikastolako bertso eskolako bertsolariek saio alai eta bixia eskeini ziguten. jon Iturberekin prestatutako saioa arina izan zen eta gure ikasleek euskararen alde asko egin dezaketela erakusgai izan zen.
ZORIONAK EGAPEKO BERTSO ESKOLARI!



2019(e)ko abenduakren 4(a), asteazkena

Topaketak!

Kaixo!

Aurreko astean, jolas gaian, haur hezkuntzako haurrengana joan ginen beraiekin jolastuz euskara praktikatzera. Oso ondo pasa genuen eta berriro joateko irrikiz geratu ginen!





EUSKARAREN EGUNA

Euskararen egunean haur minbiziaren aurka EITBk antolatutako MARATOIRAKO "Lau Teilatu" kanta zoragarria abestu genuen.

2019(e)ko azaroakren 7(a), osteguna

EUREKA MUSEOA!

Iepa denei!

Asteartean, hilak 5, Eureka museoan izan ginen. Aurten beste ekintza batzuk egin ditugu eta oso interesgarriak izan dira! Gehiena gustatu zitzaiguna matematika txokoa izan zen, baina bisita gidatua eta planetarium ere oso ondo egon ziren!








2019(e)ko azaroakren 4(a), astelehena

ESPERIMENTUEKIN IKASTEN

Kaixo!

Aurreko astean hainbat esperimentu egin genituen gure ingurumena hobeto ulertzeko eta hemen dituzue esperimentu hoietako hainbat argazki!
     

2019(e)ko urriakren 17(a), osteguna

Adarrara irteera!

Iepale!

Aurreko ostiralean Adarrara igo ginen 6.mailako ikasleak. Aldapa egon arren, gure indarrak eta umorea hartuz, lortu genuen!!! Zorionak denei!!!





Kontsumobide tailerra

Kaixo!

Urriko lehenengo astean kontsumobidekoak etorri zitzaizkigun bideo-jokoei, internetei eta jostailuei buruz hitz egitea. Asko ikasi genuen eta beraz, orain praktikan jartzea bakarrik falta zaigu!!



 


Ongi etorri 6.mailara!!


Ongi etorri 6.mailara!!!!!



          

2019(e)ko ekainakren 25(a), asteartea

AGUR EGAPE!!!

OSO GUSTURA EGON GARA EGAPEN, IZAN ERE, IRAKASLEAK, LAGUNAK, IKASKUNTZA... OSO ONDO EGON DA, ASKO IKASI DUGU ERE!!!

Doinua: Hiru aste badirela

Egapen oso gustura gaude
oso ondo pasa dugu.
DBHra pasako gara
tristura handia daukagu.
Momentu oso onak pasatu,
oroitzapenak ditugu
gure buruan ondo gordeta
bihotza pozez daukagu.

NORA ETA AYA



KOTXE ELEKTRIKOA

2019(e)ko ekainakren 20(a), osteguna

ASTIGARRAGAKO IGERILEKUETARA IRTEERA

Atzo, ekainaren 19an, Astigarragako igerilekuetan egon ginen. 5.6. mailako ikasleak oinez joan ginen bertara.
Astigarragara irtsitakoan, parke batean hamaiketakoa egin genuen. gero igerilekura iritsi ginen eta gehienok uretara sartu ginen. Besteak belardian geratu ziren, hitz egiten, jolasten, ...
13:15ak aldera kiroldegiko goialdean zegoen terrazan bazkaltzera joan ginen, mailaka.
Ondoren eguzkitarako krema bota eta urtera berriro!
15:00ak aldera dena bildu eta janzten hasi ginen...itzulerako prest.
BIKAIN PASA GENUEN!!!

ANGELA ETA NAHIA E.


IKASTOLAKO JAIALDIA

2019ko ekainaren 15ean Egape ikastolako jaialdia egin zen.
Lehenengo, eskupilota lehiaketa izan zen, Manexek eta Danelek irabazi zuten.
Bigarren ziklo bakoitzak dantza egin zuen: guk KLIKA dantza egin genuen.
Ondoren bazkaria, paella...oso goxoa zegoen.
Arratsaldean jolas asko zeuden, ping-pong, aurpegia margotzeko tailerra, parkour erakustaldia...
Oso ondo pasa genuen!!!

ENEKO ETA ESTITXU

2019(e)ko ekainakren 2(a), igandea

AZKEN TOPAKETA 1. MAILAKOEKIN

3. TOPAKETA LH 1B ETA LH 6A TALDEKOEK


BERRIZ ERE BILDU GARA ELKARREKIN

ETA IBILI GARA ANIMALIEN GAIAREKIN

BATZUK ASMAKIZUNAK IRAKURTZEN,

BESTEAK ERANTZUNA ASMATZEN.

 PAPIROFLEXIAZKO ANIMALIEKIN 

GAITUZTE HANDIAK AGURTZEN

EGIN DUGU AGURREKO ARGAZKIA

BAINAN KALEAN AGURTUKO GARA

GURE HARREMANEKO HIZKUNTZAREKIN

EUSKARAREKIN 



ESKERRIK ASKO,  
OSO ONDO PASA DUGU ELKARREKIN!!!!

2019(e)ko maiatzakren 20(a), astelehena

TXANGO KOOPERATIBOA

2019ko maiatzaren 16an, 6. mailako ikasleok txango kooperatiboa egin genuen santa Barbara mendira. Joan aurretik fitxa bat banatu ziguten eta talde kooperatiboetan osatu behar genuen.
Lehenengo bi sagardotegien izenak asmatu behar genituen: Elutxeta eta Setien-Moko. Gero, sagardoa edatera joateko zer oihukatzen zuen sagardozaleak, eta guk Txotx! asmatu genuen.
Horrela beste hiru galdera ere erantzun genituen.
Bidean ez galtzeko irakasleak pistak jarri zizkigun.
Ibilbidean zehar hiru irakasle zeuden gure zain.
Oso ondo pasa genuen txango kooperatiboan, baina...galdera batzuen erantzunak iaztik gogoratzen genituen!!!

GONZALO ETA IRAIA

2019(e)ko maiatzakren 16(a), osteguna

BERTSO JAIALDIA

Atzo, maiatzaren 15ean, bertso jaialdia eduki genuen herriko frontoian, LH4., LH5. eta LH 6. mailakoak.
4.Akoek ErauskiƱeren istorioa abestu ziguten; 4. Bkoek, berriz, "Futboleroak" filmaren laburpena abestu zuten; %. akoek beraien ametsak bertsoetan kantatu zizkiguten; 5.Bkoek, berriz, film desberdinen laburpentxoak egin zizkiguten; 6. akoek telesailak izan zituzten gaia eta azkenik guk, 6. Bkoek, aplikazioak.
bukaeran Unairi lore sorta bat eman genion eta "Bertsoa dantzan" abestu gogoz, gure esker ona adieraziz.
Jende mordoa etorri zen eta denoi oso interesgarria iruditu zitzaigun gure bertso jaialdia...gure azken aldia baitzen!!!
ESKERRIK ASKO UNAI!!!
KIMETZ, NORA ETA URTZI


2019(e)ko maiatzakren 14(a), asteartea

SENEGALDARRAK...

2019ko maiatzaren 13an bi senegaldar etorri zitzaizkigun gelara, Dame eta Bassirou deitzen ziren.
Damek emaztea eta alaba zituen Senegalen, eta 23 urte, Bassirouk 19 urte zituen, eta ez zuen seme-alabarik eta emazterik.
Hemen gaztelaniaz ikasten ari dira, baina frantsesa eta wolofera ere badakite. Gaztelaniaz ere oso ondo egiten dute.
Damek esan zigun urte bat eta 5 hilabete daramazkiela hemen, eta Bassirouk 5 hilabete.
Euskara ere hitz egiten dute piska bat.
Asko gustatu zaigu beraien bisita, interesgarria izan delako.
Zorte on Dame eta Bassirou!!!!

AIMAR ETA AMAIUR


2019(e)ko maiatzakren 9(a), osteguna

GORPUTZ HEZKUNTZAN SAIO BEREZIA

Gaur, maiatzaren 9an, Gipuzkoako Kirol Egokitutako Federaziotik, Irati, Maitane eta Jurgi etorri dira guregana.
Egapeko 6. mailako ikasleontzat hainbat kirol egokitu prestatu dituzte guk jakiteko nola den jolas egitea urritasunarekin: zapitxoarena, harrapaketa, ... modu berezian egin ditugu: gurpildun aulkiarekin, pilota hankartean jarrita, begi estalkiarekin, itsuak bagina bezala, ...
Gehien gustatu zaigun kirola "zapitxoarena" aulki gurpildunetan.
Gutxien gustatu zaiguna, beriz, eskubaloia izan da..
Asko gustatu zaigu beraiek, hau da,  GKEFkoak, guri erakustera urritasunarekin kirola egitean nola sentitzen diren..
Ados gaude Jurgirekin, esan duenean eskola guztietan urritasuna dutenentzat kirolak egon beharko liratekeela.
Saioa polita eta interesgarria iruditu zaigu.
NAHIA C eta LEIRE E.