2019(e)ko maiatzakren 20(a), astelehena

TXANGO KOOPERATIBOA

2019ko maiatzaren 16an, 6. mailako ikasleok txango kooperatiboa egin genuen santa Barbara mendira. Joan aurretik fitxa bat banatu ziguten eta talde kooperatiboetan osatu behar genuen.
Lehenengo bi sagardotegien izenak asmatu behar genituen: Elutxeta eta Setien-Moko. Gero, sagardoa edatera joateko zer oihukatzen zuen sagardozaleak, eta guk Txotx! asmatu genuen.
Horrela beste hiru galdera ere erantzun genituen.
Bidean ez galtzeko irakasleak pistak jarri zizkigun.
Ibilbidean zehar hiru irakasle zeuden gure zain.
Oso ondo pasa genuen txango kooperatiboan, baina...galdera batzuen erantzunak iaztik gogoratzen genituen!!!

GONZALO ETA IRAIA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina