2017(e)ko ekainakren 27(a), asteartea

6. MAILARI AGUR!!!!!!


LAN ASKO EGIN DUGU...ETA PRIMERAN PASA DUGU ELKARREKIN!!!

2017(e)ko ekainakren 14(a), asteazkena

BERTSO ESKOLAKOEKIN LASARTEN

Egapeko Bertso eskolako ikasleok ikasturteari bukaera emateko, ekainaren 12an, arratsalde pasa, Lasartera joan ginen. Ane Labaka bertsolariaren babesean bi herrietako bertsolari gaztetxoek elkar ezagutzeko aukera izan genuen Xirimiri elkartean egin genuen merenduaren inguruan.
Oso ondo pasa genuen!!



2017(e)ko ekainakren 2(a), ostirala

ANTZEZTEN...

Maiatzaren 23an 6. mailakoek bi antzerki egin genituen 5. mailakoek ikusi zituzten biak.
6. Akoek pertsonaien banaketa egitean bakoitzak nahi zuen pertsonaia hautatu zuen. Emanaldia egitrakoan dena ondo atera zen oso urduri geunden baina tira!
bi antzerkiak oso politak izan ziren eta ikusleoi gustatu zitzaizkigun...hurrengo urtean gehiago!!!

2017(e)ko maiatzakren 31(a), asteazkena

ZUHATZAN IBILI GINEN...

Maiatzaren 24an Egilatzera abiatu ginen, han trikuharri bat ikusi eta hamaiketakoa jan genuen. Gero sorginetxek trikuharria ikusi genuen. handik Salburuara joan ginen, bideo bat ikusi eta ibilaldia egin genuen, bazkaldu ere.
Oso ondo pasa genuen, baina ibilaldia aspergarria izan zen.
Zuhatzan ekintzak dibertgarriak izan ziren, batzuk hiru ekintza egin genituen eta beste batzuk bi.
Oso dibertigarria izan da eta oso ondo pasa genuen.

OIHAN ETA GAROA

2017(e)ko maiatzakren 9(a), asteartea

ARRATE EGAÑA

Maiatzaren 5ean Arrate Egaña etorri zen ikastolara. Arrate Egaña idazlea da, bere bi liburu irakurri ditugu: Logurepeko munstroak eta Hizkuntza sekretuak.
Lehenik Danel eta Haizeak bere eskutitzak irakurri zituzten, Hizkuntza Sekretuak liburuko hainbat pertsonaiei idatzita; gero, Jon Marin, Nahia eta Elenak bere eskutitzak irakurri zituzten "Logurepeko munstroak" liburuko pertsonaiei zuzenduta. Azkenik, Erik eta Norak, Arrate Egaña, berari zuendu zizkioten eskutitzak irakurri zituzten.
Oso polita iruditu zitzaigun eta esperientzia oso ona.

NORA ETA AMETS



TXANGO KOOPERATIBOA

Lehengo ostiralean, Santa Barbarara joan ginen 6. mailakoak txango kooperatiboa eginez. Santa Barbarako bidean, galdera batzuk erantzun behar genituen talde kooperatiboetan; ibilbidean gezi batzuk zeuden bidea erakusteko. ermitaraino igo ginen eta han argazkiak egin genituen.
Gure iritziz Santa Barbaran oso ondo pasa genuen. Esperientzia oso polita izan zen.

LAIDA ETA DANEL



2017(e)ko maiatzakren 4(a), osteguna

PÁGINAS AMARILLAS



PÁGINAS AMARILLAS

El pasado 1 de marzo, los alumn@s de 6ºcurso en la asignatura de lengua, hicimos un trabajo llamado "Páginas amarillas".Consiste en que cada persona elige una actividad y lo enseña a otras personas.
Cada alumn@ escribió en un papel lo que ofrecía más una imagen o dibujo y la información de la persona, de la actividad... Este trabajo, nos ha parecido interesante porque puedes aprender a hacer muchas cosas y tambien tú puedes enseñar muchas cosas.
A nosotros, nos lo han pedido: Aloña, Nagore y Nahia.
Nosotros hemos pedido a: Elena y Aimar Egizabal que ofrecen "Cómo cocinar fácil" y "Como jugar a ping-pong".
Hay muchas posibilidades en nuestras "Página amarillas"como dibujar, jugar a pelota, hacer tortilla de patatata, pulseras... Es decir que puedes hacer y enseñar cosas de todo tipo.


                                                                                                                          Pedro y Leire


2017(e)ko maiatzakren 2(a), asteartea

ALBAOLARA BISITA


2017ko apirilaren 26ean, 6.mailako ikasleok Albaolako museora joan ginen.

Han, neska batek San Juan itsasontziaren istorioa esplikatu zigun eta baleei buruzko gauza interesgarriak ere. San Juanari buruz kontatu ziguna hau da: San Juana, itsasontzi oso handi bat zen 28 m ingurukoa. Itsasontziarekin Ameriketako Ternuara  joaten ziren baleen bila, hemen baleak bazeuden baina han kantitate gehiago. Balea arrantzatu eta gero, hango hondartzara joaten ziren eta itsasontzi barruan teilak gordetzen zituzten, hondartzan etxeak egiteko.
Balearen gantzarekin kandelak egiten zituzten, bizarrarekin orrazeak, hezurrekin altzariak egiteko eta haragia, jateko, dena aprobetxatzen zuten.
San Juana egiteko, garai haietan 6 edo 8 hilabete eman zituzten.
Albaolan ikusteko gauza gehiago zeuden.

Guri, atentzioa deitu diguna, Albaolan San Juana egiten ari direla eta nola dakiten nola den itsasontzia.

Gure balorazioa, 10 etik 8bat da, oso interesgarria iruditu zaigulako.

AITOR ETA LEIRE







2017(e)ko apirilakren 5(a), asteazkena

BILBON IBILI GINEN...

2017ko martxoaren 31n Errekalde kalean goizeko 8:30ean autobusa hartzeko elkartu ginen. Getxora joan ginen eta han "Bizkaiko zubia" ikusi genuen. Igogailu batean goiko zubira joan eta bista ikusgarriak zeuden. Ondoren, behean, itsasontzi moduko batera igo ginen, non autoak eta pertsonak Getxotik Portugaletera (edo alderantziz) joan zitezkeen. Guri zubia oso dibertigarria iruditu zitzaigun.
Gero Arte Ederren museora joan ginen, han, kanpoan, lorategi bat zegoen eta zuhaitzak ikusi genituen, horien informazioa eman ziguten. Azkenik museo barruan, koadroak ikusi eta informazioa jaso genuen. Guri aspergarria iruditu zitzaigun.
Azkenik, Guggenheim atarira joan ginen bazkaltzera, eta bazkaldu ondoren kanpotik bisitatu. Oso ondo pasa genuen.
Autobusa hartu genuen Urnietara.
Ekintza batzuk dibertigarriak eta beste batzuk aspergarriak iruditu zitzaizkigun.

 JUNE ETA JOSE  
   

                                                                                                                     

2017(e)ko martxoakren 28(a), asteartea

EGAPE TXO! 3 (2016-17)

ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETAN

Beste urte batez, Egapeko hirugarren zikloko hainbat ikaslek eta bertso eskolako partaide guztiek parte hartu dute Eskolarteko Bertso paper lehiaketan.
Idatzizko atala Hernaniko Biterin egin zen, martxoaren 24an eta bertan inguruetako bertsolari ugari bildu zen bere lantxoak egitera.
Ilusioa eta interesa jarri zuten guztiek emandako gaiaren inguruan bi bertso edo lau kopla osatzeko.
Zorte on guztiei!!!



2017(e)ko martxoakren 13(a), astelehena

EMAKUMEAREN EGUNA

Martxoak 7an, asteartean, pelikula bat ikusi genuen, “Quiero ser como Beckham” zen pelikula.
Martxoak 8an, bideo bat ikusi genuen mutil bati buruz eta “Esaten dutela, esaten dutela” zuen izena.
Martxoak 8an, beste ariketa bat egin genuen lanbide desberdinei buruz.
Martxoak 9an, bakoitzak emakume bat aukeratu zuen eta deskribatu, gauza on bat berari buruz esan eta gauza gehiago egin genituen.
Gure iritzia hau da: pelikula asko gustatu zitzaigun, ariketak bezala. Neskak eta mutilak berdin tratatu behar direla ikasi dugu.


Jon T.  eta Urko Z.



2017(e)ko otsailakren 24(a), ostirala

SOINKETA GELAREN INAUGURAZIO EKITALDIA

2017ko otsailaren 22an soinketa gelaren inaugurazioa egin zen. Inauguraziora jende asko etorri zen,  Mikel Pagola Urnietako alkatea, Udaletxeko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere hurbildu ziren. Lehenik 6.mailako Egape dantza taldekideak, Garoa Cisneros, June Herrera eta Nora Vega izan ziren Agurra dantzatu zutenak, Ondoren Itxaso Gomezek,  Egape ikastolako zuzendariak, hitzaldi bat eman zuen; bukatzerakoan, Manu  Murias DBHko  zuzendariaren txanda izan zen, baita ere hitzaldi bat eman zuen eskerrak emanez gerturatu zen jendeari baita ere  ikastolari laguntza eskaintzeagatik . Egape ikastolak eskertza adierazi zien, ekitaldi polita izanez.


Gu,  Ibai Esnaola eta Kimetz Cachafeiro,  kazetari lanetan ibili ginen.




2017(e)ko otsailakren 10(a), ostirala

JOLASEAN BESTEEN AUKERAK ONARTU

Asteazkenetan, 6. mailakoek jolasak egiten ditugu, bi astetan behin, ikastetxeko elkarbizitza planaren helburuetako bat da.
Tutoretza batean aukeratu genituen jolasak. Talde kooperatibo bakoitzak bi jolas esan zituen eta 6. Bko eta 6.Ako jolas batzuk aukeratu genituen. bi gelak batera ibiltzen gara joasgarai horietan.
jolas batzuk asko gustatzen zaizkigu, baina beste jolas batzuk ez zaizkigu gustatzen. Halere, guretzako ideia ona da bi astetan behin bakarrik delako.

Eñaut S.eta Jon M.

2017(e)ko urtarrilakren 27(a), ostirala

AZKORTERA BIXITA

2017ko urtarrilaren 25ean Azkorteko DBHko bi irakasle eta ikasle etorri ziren gure gelara, Arantxa eta Eli irakasleak eta Alaitz eta Aitzol ikasleak.
DBHri buruzko power point bat erakutsi ziguten eta eta gero Prezi izeneko aplikazio bat argazki pila batekin, toki desberdinetan: surf egiten, arraunketa, artisautza...
Power pointa eta gero galdera batzuk egin genizkien eta beraiek erantzun ziguten. Guri prestatuta zigutena interesgarria iruditu zitzaigun.
Arratsaldean, azkortera Joan ginen, eta han gela batzuk ikusi genituen, adibidez: Gimnasioa, matematika gela, teknologia gela, euskara gela, artisautza eta ingelera-frantsesa gela.
Gehien gustatu zaiguna teknologia gelako fotokopiagailu 3D bat eta artisautza gelan egindako gauzak izan dira.

AIXA ETA HAIZEA



2017(e)ko urtarrilakren 26(a), osteguna

6. Bkoen LEHEN IRRATSAIOA

DANBORRADA!!!

Urtarrilaren 19-an, danborrada jo genuen ikastolan. Haur Hezkuntza, eta Lehen Hezkuntza 1.ziklokoak eta 6. mailakoak atera ginen danborra jotzen. 4. mailakoek dantza egin zuten. Gure gelako bi pertsona zuzendari moduan atera ziren, eta guraso asko zegoen guztia ikusten.
Oso ondo pasa genuen, eta bukatzerakoan denak batera merendatu genuen.
    

                                                                                               Nahia eta Yon-H

2017(e)ko urtarrilakren 24(a), asteartea

LIBURUTEGIRA BISITA



2017ko urtarrilaren 18an Lekaio kultur etxeko liburutegira joan ginen. Lehenengo, gela bat eta ondoren, bestea.
Han, Aitorrek eta Aitziberrek, etxeko ordenagailutik liburuak nola mailegatzen diren eta hartuta badaude nola erreserbatzen diren erakutsi ziguten.
Lehenik, interneten sartu eta "katalogo bateratuak" aurkitu. Behin han sartuta, zu bizi zaren herria aurkitu eta liburuaren izenburua sartu, hor edukiko duzu informazio guztia nola mailegatu eta nola erreserbatzen diren.
Guri interesgarria iruditu zaigu, asko ikasi dugulako.


Oinatz eta Eneko