2017(e)ko maiatzaren 2(a), asteartea

ALBAOLARA BISITA


2017ko apirilaren 26ean, 6.mailako ikasleok Albaolako museora joan ginen.

Han, neska batek San Juan itsasontziaren istorioa esplikatu zigun eta baleei buruzko gauza interesgarriak ere. San Juanari buruz kontatu ziguna hau da: San Juana, itsasontzi oso handi bat zen 28 m ingurukoa. Itsasontziarekin Ameriketako Ternuara  joaten ziren baleen bila, hemen baleak bazeuden baina han kantitate gehiago. Balea arrantzatu eta gero, hango hondartzara joaten ziren eta itsasontzi barruan teilak gordetzen zituzten, hondartzan etxeak egiteko.
Balearen gantzarekin kandelak egiten zituzten, bizarrarekin orrazeak, hezurrekin altzariak egiteko eta haragia, jateko, dena aprobetxatzen zuten.
San Juana egiteko, garai haietan 6 edo 8 hilabete eman zituzten.
Albaolan ikusteko gauza gehiago zeuden.

Guri, atentzioa deitu diguna, Albaolan San Juana egiten ari direla eta nola dakiten nola den itsasontzia.

Gure balorazioa, 10 etik 8bat da, oso interesgarria iruditu zaigulako.

AITOR ETA LEIRE







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina