2020(e)ko azaroakren 5(a), osteguna

BERDINDUkoen TAILERRA

Gaur eta atzo, azaroaren 3an eta 4an hitzaldia izan dugu, gure irakaslea Ander izan da, eta BERDINDU elkartetik etorri da.
Lehenengo egunean sexu aniztasunaren inguruan hitz egin dugu, adibidez, zer den lesbiana, gay, bisexuala...
Hori lehenengo egunean, ordubetez; bigarren egunean denetik egin dugu: jolasak, bideoak ikusi, ...
Ikasi dut zein diren LGTBko pertsonak, oso hitzaldi baliagarria izan da, gomendatzen dut!!!

MAISAE ETA NEREA



INGURUNEN LURRAREN BARRUKO GERUZAK IRUDIKATZEN!!!



 6. mailako ikasleok INGURUNEko proiektuan aurrera goaz eta bertan gure Lurraren barruko geruzak zein diren eta ze bereiztasun dituzten ederki ikusten ari gara, batez ere maketak egin ditugunean eta gelan azalpenak eman ditugunean 




2020(e)ko urriakren 7(a), asteazkena

2020-2021 IKASTURTEARI ONGI ETORRIA!!!

Lehen Hezkuntzan egingo dugun azken ikasturtea... bai benetan berezia dela, gure argazkia musukoekin ikusi besterik ez dago!!!

Halere, gogoz hasiko dugu urtea, dudarik gabe!!!

Animo 6. maila!!!

Nahiz eta argazkietan ez egon, gurekin daude ere  IRAIA NARBARTE, OLAIA BURGERA, NAIARA NAVAS, UGUTZ ESNAOLA ETA NINA LOPEZ!!!

Ah!! eta 6. Ako tutorea ere Ane Etxabe, ongi etorria!!!




2020(e)ko ekainakren 15(a), astelehena

Agurra!

Kaixo denei!

Pena haundi batekin 6.mailari agur esatea tokatzen zaigu! Horretarako, bideo hau egin dizuegu! Espero dugu gustatzea!!!



Ondo ondo pasa eta ikusi arte!!!

Gemma eta Maite H.

2020(e)ko maiatzakren 24(a), igandea

2020(e)ko martxoakren 11(a), asteazkena

Odol emaileak

Egun on denei!

Gaur odol emaileak etorri zaizkigu gelara, oso interesgarria izan da eta asko ikasi dugu!

  



2020(e)ko martxoakren 9(a), astelehena

Ikasitakoa azaltzen!

Ieeeup!

Aurreko astean, ingurunean ikasi duguna, 5.mailako ikasleei azaldu genien. Oso urduri geuden baina oso ondo atera zitzaigun!

 

2020(e)ko martxoakren 2(a), astelehena

Irratia.

Kaixo!

Otsailaren 26an, 6B taldekoen bigarren irratsaioa izan zen. Ederki atera zitzaigun!



Topaketak

Kaaaixo!

Otsailaren 28aan, 6Bko ikasleak berriro elkartu ginen lehenengo mailako ikasleekin hormairudi bat egiteko eta elkarrekin jolasteko!

Oso ondo pasatzeaz gain, primeran atera zitzaigun!!
 
 
 

2020(e)ko otsailakren 11(a), asteartea

Eko-REC

Otsailaren 10ean, Eko-REC-era joan ginen. Bertan, plastikoa nola birziklatzen duten ikasteaz gain, plastiko hori gero zertarako erabiltzen duten ere ikusi genuen. Ze ondo pasa genuen!







2020(e)ko otsailakren 5(a), asteazkena