2019(e)ko urtarrilakren 24(a), osteguna

DBHkoekin IKASTOLAN ETA AZKORTEN

Urtarrilaren 23an goizean, DBHko bi ikasle, zuzendaria eta irakasle bat etorri ziren 6. mailara. Bertan DBHko arauei klasei, ordenagailuz, ohiturez, gaiei buruz...hitz egin ziguten. Power point bat ere ekarri zuten guri DBH nolakoa den erakusteko. Aipatu ziguten ordutegia aldatuko zitzaigula.
Gure ustez DBko ikasle, irakasle eta zuzendariak lan handia egin zuten guri DBH nolakoa izango den erakusteko.Oso lan interesgarria ekarri ziguten gelara.
Arratsaldean, berriz, ikastolatik atera eta DBHra abiatu ginen. Bertan, klase gehienak erakutsi zizkiguten eta gela horietako irakasleak aurkeztu. Jangelara ere sartu ginen. Gainera gela batzuetan jolas eta jokoak egin genituen. Beste batzuetan beste ikasle batzuk egindako lanak erakutsi zizkiguten.
Gure ustez oso interesgarria izan da bisita. Desiatzen gaude bertara joateko!!!

LEIRE ETA MANEX Z.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina