2023(e)ko martxoaren 24(a), ostirala

2022(e)ko urriaren 13(a), osteguna

ONGI ETORRI 6.MAILARA!

 Kaixoo denoi!!! 

Hasi dugu kurtso berria, 6.maila! Ikasturteari irailean zehar martxa hartu ondoren, Adarrara irteera egin genuen lehengo astean. 

Hementxe azpian dituzuen argazkietan gaude aurtengo 6.mailako ikasle eta irakasle batzuk. 

Egon adi gure blogera, gure berri izango duzue eta! 

Ongi segi =) 

6.mailako ikasle eta irakasleak 






2022(e)ko ekainaren 24(a), ostirala

AGUR 6. MAILA!!!

 Iritsi da Lehen Hezkuntzari agur esateko unea. Ikasturte bikaina pasa dugu ikastolan baina heldutu gara eta beste urrats bat ematera goaz. DBHn hasiko gara datorren ikasturtean. Ilusioz eta gogoz, baina urduritasun punttua ere badugu. Ez ditugu ahaztuko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan jaso dugun goxotasuna. Eta hori barrenean gordeta dugularik, indarrez ekingo diogu abentura berri honi. 


MILA ESKER BIHOTZ BIHOTZEZ




2021(e)ko azaroaren 16(a), asteartea

ZIENTZIALARI EGUN BATEZ

Pasa den astean, 6. mailako ikasleak zientzialari bilakatu eta esperimentuak egiten aritu ziren. Nola itxuraldatzen da gure lurrazala naturako elementuen elkarreraginen ondorioz? Ba al dakizue mendiak nola eratzen diren? Eta harea nola sortzen da? Galdera guzti horien erantzuna bi esperimentuen bidez aztertu ahal izan zuten. 


Taldetxo bakoitzak bietako esperimentu bat egin zuen eta ondoren gelakideei azaldu horretarako zenbait termino zentifiko ikasi behar izan zutelarik.  


Esperientzia paregabea!!!

2021(e)ko urriaren 28(a), osteguna

ONGI ETORRI !!!

 ONGI ETORRI LH6. MAILARA

DAGOENEKO BI HILABETETXO PASA DIRA IKASTURTEA HASI GENUENETIK! HEMENTXE GAUDE GAUZA BERRIAK IKASI ETA LAGUNEKIN ONGI PASATZEKO GOGOZ.

IKUSI NAHI AURTEN EGINGO DITUGUN GAUZA BEREZIAK?





2021(e)ko ekainaren 18(a), ostirala