2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna
2017(e)ko martxoaren 13(a), astelehena
EMAKUMEAREN EGUNA
Martxoak
7an, asteartean, pelikula bat ikusi genuen, “Quiero ser como Beckham” zen
pelikula.
Martxoak
8an, bideo bat ikusi genuen mutil bati buruz eta “Esaten dutela, esaten dutela”
zuen izena.
Martxoak 8an, beste ariketa bat egin
genuen lanbide desberdinei buruz.
Martxoak 9an, bakoitzak emakume bat
aukeratu zuen eta deskribatu, gauza on bat berari buruz esan eta gauza gehiago
egin genituen.
Gure
iritzia hau da: pelikula asko gustatu zitzaigun, ariketak bezala. Neskak eta
mutilak berdin tratatu behar direla ikasi dugu.
Jon T. eta Urko Z.
2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala
2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna
2017(e)ko otsailaren 24(a), ostirala
SOINKETA GELAREN INAUGURAZIO EKITALDIA
2017ko otsailaren 22an soinketa gelaren inaugurazioa egin zen. Inauguraziora jende asko etorri zen, Mikel Pagola Urnietako alkatea, Udaletxeko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere hurbildu ziren. Lehenik 6.mailako Egape dantza taldekideak, Garoa Cisneros, June Herrera eta Nora Vega izan ziren Agurra dantzatu zutenak, Ondoren Itxaso Gomezek, Egape ikastolako zuzendariak, hitzaldi bat eman zuen; bukatzerakoan, Manu Murias DBHko zuzendariaren txanda izan zen, baita ere hitzaldi bat eman zuen eskerrak emanez gerturatu zen jendeari baita ere ikastolari laguntza eskaintzeagatik . Egape ikastolak eskertza adierazi zien, ekitaldi polita izanez.
Gu, Ibai Esnaola eta Kimetz Cachafeiro, kazetari lanetan ibili ginen.
2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala
JOLASEAN BESTEEN AUKERAK ONARTU
Asteazkenetan, 6. mailakoek jolasak egiten ditugu, bi astetan behin, ikastetxeko elkarbizitza planaren helburuetako bat da.
Tutoretza batean aukeratu genituen jolasak. Talde kooperatibo bakoitzak bi jolas esan zituen eta 6. Bko eta 6.Ako jolas batzuk aukeratu genituen. bi gelak batera ibiltzen gara joasgarai horietan.
jolas batzuk asko gustatzen zaizkigu, baina beste jolas batzuk ez zaizkigu gustatzen. Halere, guretzako ideia ona da bi astetan behin bakarrik delako.
Tutoretza batean aukeratu genituen jolasak. Talde kooperatibo bakoitzak bi jolas esan zituen eta 6. Bko eta 6.Ako jolas batzuk aukeratu genituen. bi gelak batera ibiltzen gara joasgarai horietan.
jolas batzuk asko gustatzen zaizkigu, baina beste jolas batzuk ez zaizkigu gustatzen. Halere, guretzako ideia ona da bi astetan behin bakarrik delako.
Eñaut S.eta Jon M.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



