2016(e)ko abenduaren 18(a), igandea




6.B ko ikasle batzuek Erik, Garoa eta June, argazkian agertzen garenak, egindako bertsoa konpartitzea nahi dugu. Bertsoa osatzeko gai honetan oinarritu egin gara: bertsoak osatuz eta kantatuz euskara hizkuntza indartzen dugu baita famatua bihurtu ere.

Euskara hitz egin ta
edan orain kopa
euskarazko bertso bat
egin dugu opa
ondo tiratzen dugu
euskararen soka
izarraren pasalekuan
 irrintzi bat bota





2016/17 IKASTURTEAN hainbat bertso sortzen ari gara Anderren laguntzaz. Hona hemen ikasturtearen hasieran osatutako bertso bat

6. bko gelan
burua non dugu!
Begiratzen ditugu
hodei eta zeru.
Oso despistatuak
gaude oraintxe gu
etxeko helbidea
ahaztuta daukagu

2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA

Ez genuen ezer aipatu. Azken orduko lantxoa dugu koreografia hau ikastea. Erraza da¡ ANIMOOOOOO¡

2016(e)ko azaroaren 11(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA

Gainean dugu Euskararen eguna TXIKITAN EUSKARAZ, HANDITAN EUSKARAZ lelopean. Aurten ikastolako kanta abestu eta dantzatuko dugu. Horrekin batera ikas ezazue euskararen eguneko kanta.