2017(e)ko ekainaren 27(a), asteartea

6. MAILARI AGUR!!!!!!


LAN ASKO EGIN DUGU...ETA PRIMERAN PASA DUGU ELKARREKIN!!!

2017(e)ko ekainaren 14(a), asteazkena

BERTSO ESKOLAKOEKIN LASARTEN

Egapeko Bertso eskolako ikasleok ikasturteari bukaera emateko, ekainaren 12an, arratsalde pasa, Lasartera joan ginen. Ane Labaka bertsolariaren babesean bi herrietako bertsolari gaztetxoek elkar ezagutzeko aukera izan genuen Xirimiri elkartean egin genuen merenduaren inguruan.
Oso ondo pasa genuen!!



2017(e)ko ekainaren 2(a), ostirala

ANTZEZTEN...

Maiatzaren 23an 6. mailakoek bi antzerki egin genituen 5. mailakoek ikusi zituzten biak.
6. Akoek pertsonaien banaketa egitean bakoitzak nahi zuen pertsonaia hautatu zuen. Emanaldia egitrakoan dena ondo atera zen oso urduri geunden baina tira!
bi antzerkiak oso politak izan ziren eta ikusleoi gustatu zitzaizkigun...hurrengo urtean gehiago!!!

2017(e)ko maiatzaren 31(a), asteazkena

ZUHATZAN IBILI GINEN...

Maiatzaren 24an Egilatzera abiatu ginen, han trikuharri bat ikusi eta hamaiketakoa jan genuen. Gero sorginetxek trikuharria ikusi genuen. handik Salburuara joan ginen, bideo bat ikusi eta ibilaldia egin genuen, bazkaldu ere.
Oso ondo pasa genuen, baina ibilaldia aspergarria izan zen.
Zuhatzan ekintzak dibertgarriak izan ziren, batzuk hiru ekintza egin genituen eta beste batzuk bi.
Oso dibertigarria izan da eta oso ondo pasa genuen.

OIHAN ETA GAROA

2017(e)ko maiatzaren 9(a), asteartea

ARRATE EGAÑA

Maiatzaren 5ean Arrate Egaña etorri zen ikastolara. Arrate Egaña idazlea da, bere bi liburu irakurri ditugu: Logurepeko munstroak eta Hizkuntza sekretuak.
Lehenik Danel eta Haizeak bere eskutitzak irakurri zituzten, Hizkuntza Sekretuak liburuko hainbat pertsonaiei idatzita; gero, Jon Marin, Nahia eta Elenak bere eskutitzak irakurri zituzten "Logurepeko munstroak" liburuko pertsonaiei zuzenduta. Azkenik, Erik eta Norak, Arrate Egaña, berari zuendu zizkioten eskutitzak irakurri zituzten.
Oso polita iruditu zitzaigun eta esperientzia oso ona.

NORA ETA AMETS