2021(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

SANTA AGEDA BEZPERA

 Gaur Santa Ageda bezpera ospatu dugu 6. mailako ikasleok. Makilak eskuetan hartuta koplak abestu ditugu, erritmoa eramanez lurra kolpatuz.

6. mailakoak abesten genuen bitartean, ikastolako haur guztiak begira egon dira harmailetan.

Aurtengo ospakizuna berezia izan da: COVID dela eta ezin izan gara herrian zehar ibili; gure jantziak ere tristura hori azaltzen zuen, beltzez jantzi gara, baina baserritar zapia gainean dugula.

Ea gure makilen kolpeek lurra esnatu eta COVID uxatzen duten!!!!

6. maila




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina